 |
TXAKUR BIAK
Sultan zan zakur ausart
guztizko jalea,
batez ere ariki
gizenen zalea.
Ister andi lodi bat
bein, uste-kabean,
nagusiari zion
ostu bere etxean.
Pinto, aren laguna,
ez jale txikia,
zokoz zoko zebillen,
galdurik guztia,
Sultanen billa, eta
sukal-bazterrean
noizbait topatu zuen
etziñik lurrean,
ari-isterra jaten
alegin guztian,
arturika aurreko
bi oñen erdian.
Beldurrez ez ziola
utziko pakean,
marmar asi zan Sultan
Pinto ikustean,
begiak armaturik,
jasorik sudurra,
letagiñaz puskatzen
zuela ezurra.
Pinto asitzen zaio
bertatik galdetzen:
«Zer deaurrukeria
ari aiz egiten?
Zeñek burutara dik
etxe-mot onetan
astea orren fresko,
Pinto, lapurretan?
Ez aiz oroitzen zenbait
nausiak nai digun?
gurekin dabillela
jostatzen gau t'egun?
Ez duela beñere
jaten mokadurik,
aurrena gu bioi
eman gabetanik?
Nausiari diozkak
ematen eskerrak,
despensatik ostuaz
arien isterrak?
Onelako pagurik
ez dik ark merezi;
bertatika bear dek
ister ori utzi.
Zakurrak izan beaik
leiala, prestua,
edo ez dek zakurra,
baizika katua».
«Bertatik segitzeko
ire konsejua,
zeña ikusten diat
dala txit justua,
Pinto —dio Sultanek—,
galdetxo bat iri
egin beaiat orain;
esan zadak niri:
baldin ari-ister au
utzitzen badet nik,
Pinto, nere maitea,
ez al dek jango ik?».
Besteri konsejua
nai dionak eman,
lenaz ikusi beaik
bera premian dan.
|
 |