www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Ipuinak
Agustin Paskual Iturriaga
1842

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Ipuinak, Agustin Iturriaga (Antonio Zavalaren edizioa). Auspoa, 1967

 

aurrekoa hurrengoa

TXITXARRA ETA TXINGURRIA

 

Iduritzen zitzaion

urrikigarria

txitxarrari auzoan

zuen txingurria,

zeren ikusten zuen

lertutzen lanean,

denbora piskatxo bat

ondutzen zanean.

Askotan esan zion,

ez irriz, benetan:

«Ez diat lanik egin

nere egunetan,

eta uste diat nik,

nere mutikoa,

lan egiten duena

dala txit astoa.

Zer? Ibilli bear dek

beti arrastaka,

ezin gari-ale bat

karraiaturika,

erori eta altxa,

beti jira-bira,

eramatiagatik

ale bat kabira?

Bizi-modu txar ori

utzak, txingurria,

egin zak nik egiten

deraden guztia».

Txingurriak, jakiñik

gurasoetatik

ezin biziko zala

egin bage lanik,

txitxarraren esanik

ez zuen aditu,

eta bere lanari

oi zion segitu;

bitartean txitxarra

zijoan pasatzen

uda guzti-guztia

sasian kantatzen;

baña gaizki jo zion

soñua kukuak:

uda joan eta zuen

atzeman neguak,

eta, nola bait-duen

kopet itsusia,

joan ziran txitxar-kanta

eta erausia,

zeren, bukaturika

udako asea,

otzak ekarri zuen

berekin gosea.

Txitxarra gelditu zan

argala, umilla,

este zimurtuakin

eta erdi illa.

Oroitzen da auzoan

badala zer jana,

dijoa arrastaka

txingurriagana,

eta esaten dio

doi-doia argalez:

«Adiskidia, dizut

eskatzen mesedez

zure gordaidutika

piskatxo bat zer jan,

nolabait negu beltz au

igaro dezadan».

Ikusi zuenean

ain argal txitxarra,

txingurriak, egiñaz

gogotika farra,

ola esaten dio:

«Zu onontz, txitxarra?

Kantari ona zera,

beargille txarra.

Uda igaro dezu

erausian, kantan,

ni nebillen artean

lertzen lan eta lan;

eta orain nai dezu

txingurri-nekeak

bete ditzaten txitxar

alferren esteak?

Ez, ez orrelakorik!

On da ikustea,

zer dan mundu onetan

alfer izatea.

Ni len nekatu eta

banoa jatera,

zu geldi egon zera,

zoaz kantatzera».

Lagundu bear zaio

beargilleari,

ez ordea beñere

jende alferrari.

 

aurrekoa hurrengoa