www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Ipuinak
Agustin Paskual Iturriaga
1842

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Ipuinak, Agustin Iturriaga (Antonio Zavalaren edizioa). Auspoa, 1967

 

aurrekoa hurrengoa

ARRATOIA ETA
SAGUEN BATZARREA

 

Zapiron ill ezkeroz,

sagu ta arratoiak

millaka sortu eta

zeuden guztiz joiak,

zeren, beste katuen

beldurrika gabe,

ziraden beren etxe

guztiaren jabe.

Baña illobatxo bat,

txit mutil sendoa,

Zapironek bazuen

bere antzekoa.

Denborak egin zuen

guztiz eiztaria,

egun oro bazuen

lanaren saria.

Ernaia zan, bortitza,

gañera katarra,

bere aitona bezin

mutiko azkarra.

Goizean, arratsean,

ordu guztietan,

usaika an zebillen

beti zokoetan.

Ez zuten arratoiak

besteaz beldurrik,

ikaratzen zituen

onetxek bakarrik;

zere, estu-estuan

arkitzen baziran,

beste edozeñekin

burrukatzen ziran,

eta omen zituzten,

—ala det aditu—

bein baño geiagotan

zenbait elbarritu.

«Katar deaurru ori

baldin iltzen balitz,

—esaten zuten—, ongi

ginduzkek gu anitz;

ikusia zeagok

segurki bestela,

ezin biziko gaituk

luzaro onela.

Atera nai badegu

jatera zulotik,

an diagu gañean

ortzak agerturik.

Ez bagerade berriz

irteten lenbailen,

sarri asiko gaituk

elkar jaten emen».

Oien artean zan bat

biziro andia,

bizar luzea eta

txit ille zuria;

urte asko zituen

zan asko jakiña,

mairan jan izan zuen

lau bider iriña.

Onek esaten die:

«Baziakiat nik

nola gindezkean gu

atera emendik,

baita ere biurtu,

zein-ta dan azkarra,

egiten diogula

burla eta farra:

bein baño geiagotan

ikusi dedanaz,

lo egiten dik beti

katarrak egunaz;

lepoan kaskabel bat

ifintzearekin,

iges egiten erraz

dek soñuarekin;

lokarriaz lotutzen

ez dek gaitz lepoa,

zergatik nere ustez

pisua dik loa».

Guztiai zitzaien

ongi iduritu,

baña iñork ez zuen

beretzat aditu.

Batak esaten zuen:

«Ni nago gogorra»,

besteak: «Ni itsua»,

besteak: «Ni gorra».

Edozeñek ematen

oi du konsejua,

baña nork egiten du?

Or dago kontua.

 

aurrekoa hurrengoa