 |
TXOARREA ETA ERBIA
Arrano batek zuen
erbi bat atzeman,
eta zeukan itotzen
bi atzaparretan;
txoarre batek, ustez
toki segurutik,
oju egiten dio:
«Esaten ez dek ik
ez dala lur gañean
arkitzen mutillik,
lasterka i ainbat
joan ditekeenik?
Orain zertan ago or,
erbitxoa, geldi,
orren mutill ariña
aizen ezkeroz i?».
Onela itz egiten
dion bitartean,
gabiroi bat gañera
dator bat-batean;
artzen du txoarrea,
aren atzaparrak
kentzen diozka bere
burla eta farrak.
Iñork mundo onetan
ez dezake esan:
Ur onetatika nik
ez det bear edan.
Usterik gutxiena
guk degun orduan,
arkitu oi gerade
besteen lekuan. Argatika beñere
zori gaiztokoaz
ez degu egon bear
farraz eta burlaz.
|
 |