www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Ipuinak
Agustin Paskual Iturriaga
1842

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Ipuinak, Agustin Iturriaga (Antonio Zavalaren edizioa). Auspoa, 1967

 

aurrekoa hurrengoa

OTSOA ETA ARKUMEA

 

Arkume bat joan zan bein

erreka batera,

egarritu zalako,

ura edatera;

irteten da otso bat

aurreko menditik,

jartzen zaio edaten

garaiko aldetik.

Bildotxa zegoan txit

mardul, biribilla;

asko ibiltzen gera

alakoen billa.

Asten zaio otsoa

ojuka esaten:

«Mutil, zertan ari aiz

ur guztia loitzen?».

«Jauna —dio bildotxak—,

naita ere, urik

ezin zikin nezake

nik beko aldetik;

ikus beza berorrek,

baldin badu gura,

or goitik emen bera

datorrela ura».

«Ala dek —dio—, baña

oraintxe urte bi

zikindu idan arras

ura emen niri».

Nola izan diteke,

—arkumeak dio—

baldin orain urte bi

ez banintzan jaio?».

«Arrazoi dek —otsoak

dio erantzuten—;

oraintxe asitzen nak

kontuan erorten;

ire anaia uen,

bai, ire anaia;

oroitzen nak ni zala

egun ura jaia».

«Ez da —dio bildotxak—

orrelako gauzik:

ez det, jauna, nik izan

sekulan anairik».

«Ire amak orrela

bear zian izan»

erantzunaz, otsoa

lasterka asi zan

bildotxaren ondotik,

ta nai zuen egin

milla puska gaisoa

lau letagiñakin.

Eltzera zijoala,

bertan da azaltzen

eiztari bat, eta du

bi balaz pasatzen.

Onela kendu zizkan

gure Jaungoikoak

otsoari bildotxa

jateko gogoak.

 

aurrekoa hurrengoa