www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Ipuinak
Agustin Paskual Iturriaga
1842

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Ipuinak, Agustin Iturriaga (Antonio Zavalaren edizioa). Auspoa, 1967

 

aurrekoa hurrengoa

EULIAK

 

Abaraska batean

zegoan eztiak,

beregana zituen

millaka euliak.

Jan baño jan naiago,

nabarbenkerian

zebiltzan, triparaño

sarturik eztian;

azkenean guztiak,

oñak itsatsirik,

bertan gelditu ziran

ase eta illik.

Au egiten balute

eualiak bakarrik,

ez litzake, kristabak,

zer izan penarik;

baña izan oi dira

gizonen erdiak,

batzuek tripa-zaiak,

besteak ordiak;

eta iltzen oi dira

gaztetasunean,

bizi nai dutelako

ase ta betean.

 

aurrekoa hurrengoa