www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Ipuinak
Agustin Paskual Iturriaga
1842

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Ipuinak, Agustin Iturriaga (Antonio Zavalaren edizioa). Auspoa, 1967

 

aurrekoa hurrengoa

ASTOA TA TXAKURRA

 

Asto bat, zamatua

alportx andiakin,

zijoan feriara

nagusiarekin.

Etxeko artzanorak,

naiz bai, naiz ez deitu,

beti-beti ondotik

oi zion segitu.

Ibilli ziranean

iru bat legoa,

gure nagusi orrek

sentitzen du loa.

Gelditzen du astoa

bide-bazterrean,

an bazkatzen dabillen

lo egin artean.

Etziten da soroan,

asten da zurrungaz,

oroitu gabetanik

astoaz, ez zamaz.

Bazebillen astoa

soroan bazkatzen,

eta txakurrak zion

atzetik jarraitzen;

baña, nola astoa

zan guztiz andia,

atzeman ezin zion

ortzaz janaria.

Orduan bi eskuak

gorontz altxaturik,

asitzen da ibiltzen

txutika jarririk;

eta asto gaiztoak,

altxarik bizkarra,

egiten zion beti

burla eta farra,

esaten ziolarik:

«Au bai komedia!

Dirurik itsuaren

txakur dantzaria».

Eta onek esaten

dio astoari:

«Piskatxo bat, maitea,

berontz makur ari!».

Onela dabiltzala

poliki jostatzen,

leoi bat basotika

zaie ateratzen.

Artzanora lasterka

badijoa andik,

utzitzen duela an

astoa bakarrik;

onek egiten dio

ari deadarra,

ark berriz urrutitik

egiten du farra.

Asto gaisoa il zan,

ez dago dudarik,

eskarmentu eder au

guztioi utzirik. Besteak laguntzea

guri nai badegu,

guk ere besteai

lagun beaiegu.

 

aurrekoa hurrengoa