www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Gontzetarik jalgiaraziak
Jean Hiriart Urruti
1891-1914, 1995

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Gontzetarik jalgiaraziak, Jean Hiriart Urruti (Iņaki Caminoren edizioa). Euskal Editoreen Elkartea, 1995

 

aurrekoa hurrengoa

III. gutuna

 

(Larresorotik)

Larunbata (01-11-03)

        Adixkide ona,

        Bagoazi. Egunaria badaramagu... berantxe hasten gira. Are zaluago gitzazkon lot alde orotarik. Ea ikus ixil ixila, alegia deus ez, hazilaren leheneko burura dezakeguneez, Lasserre-en ttirritteria txarrari aitzinduz... Ez dezala otoi deus jakin. Bego lo.

        Bainan ez otoi, otoi lo egon zu. Bardin debalde duzu zure buru-berokeria: biltzarre, batzarre eta egundainoko amets eder guziak holako lan gorde apal (iduriz ahul) zerbeitetara beharko dira erori.

        Jaunak doazila jaunekin elgarri agurka edo ausikika. Zato zu langilekin lanerat, gizon bat balin bazira. Orok hala zirela uste dute ba, bainan nehork ez daki oraino. Egintzetarik da, nor nor den eta zer den, ageri, ez da hala? Otoi beraz eta zinez ele alferrak utzirik, «Errabiaz» hitzemana daukuzun lantto hura. Ez luze ez jakintsunki. Solasa labur, garbi, argi.

        Nola ohart dakioken zakur errabiatuari? Zenbat irauten duen errabiak? Nola lotzen den errabia jendeari? Zertarik lotzen den? Hatsetik? Hagunetik? Hagunak larrua edo soinekoak hunkitzea aski den? Ala odolerat sartu behar den?

        Zer egin ausikia denean? Norat joan? Aztietarat? Noiz medikurat? Pariserat noiz? Han oro sendatzen direnetz? Eta holako... Vous connaisez le type de lecteur, si personne.

        De six à dix pages de ce papier-ci. Otoi berehala. Jar zite, lot lanari. Lotuz geroz, uzteak emanen derauzkitzu lanak. Ikusiko duzu...

        Bizpahiru ditxo bitzi, tartalkeria, ohiko edo egungo hazpandarkeria, irriz urrarazteko zenbeit, eztazkitzu? Ai bazinazki! De l'inédit ahal bada.

        Beste hainbertze errezeta edo osasunari doazkon kontseilu: gelak nola atxik. Jateko, edateko, soineko, nik dakita zer?

        Oi, zu bezala mediku banintz eta arrantier, donado zahar eta eskuara zuk bezala maite, Eskual Herriko zer guziekin!

        Hola da ordean lur hau: ahal lukenak eztu nahi. Nahi lukenak eztezake.

        Ea, erna hortik...

        Zure kitzikari... (alferretan?).

Manex Hiriart Urruty apeza

 

aurrekoa hurrengoa