www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Gontzetarik jalgiaraziak
Jean Hiriart Urruti
1891-1914, 1995

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Gontzetarik jalgiaraziak, Jean Hiriart Urruti (Iņaki Caminoren edizioa). Euskal Editoreen Elkartea, 1995

 

aurrekoa hurrengoa

II. gutuna

 

Larrosoron egina, urriaren 21ean, 1895ean

 

        Jaun adixkide ona,

        Sarako erretorrak igorri daut egun hautan zure aiduru dagola. Ahal baduzu, ez huts egin joaitea; atsegin ukanen du zure ikustea eta zurekin ahal bezen luzaz solas egitea. Nik uste gabe eta nahi gabe, hitza jan dakot; amets bat bezala iragan zauzkit bi hilabete hauk. Azken egunak bereziki harat-hunat tarrapatan, ez dakit nola, galdu ditut, zuri azken aldikotz aurten, eskua tinkatu ere gabe, xede nuen bezala. Ez naiz atrebitzen «ajoutatzera» (hitz berri hori berritan entzuna dut; ezar ezazu berehala zure sakelako bertze heiekin)... hemen gaindi behar bazine iragan eta trik-aldi labur bat egiten ahal bazinu, edozoin tenorez, bainan eguerdi aitzinttoan hobekienik, atsegin ginukeela guk ere, nik eta bertze zenbaitek hemen zure ikustea. Mintza gintazke xeheki gure lan hasi handiaz. Bainan zoin hurriki deramagun! Beti bertze zerbeit egiteko...

        Bettiriñoaren berririk baduzuia? Nik ez dut. Zezena xixtatu-eta, uste nuen zin edo min ximixta zerbeit agertuko zela; bainan Ezpeletan botatu zituen eiki azken uztarrak. Ez dakit; aiher niz bertze akul-alditto baten emaiteko... Zure arabera? Ez dakit ordean nondik lot... Banaki, banuke gutiza iharros-aldiño baten emaiteko pottolori, adarretik edo buztanetik. Ikusiko dugu.

        Zuk, Jauna, bederen zuk ez duzu ahanzten Eskualduna, ez eta haren aldakak.

        Eskerrak zor daitzugu aurtengo Egunariarentzat; artoski berezirik igorri dauzkigutzun ateraldi pollitentzat. Pariseko berriak ere halaber helduko dauzkigutzu. Eta geroxago Eskual Herrian kokatuko ziren herrikoak ez dea hala?

        Zu zira gure irakurtzaile... eta laguntzaile bizpahiru hoberenetarik bat. Asma zazu bertzeak zer diren... arauera.

        Barkatu ene ausartzia. Zure zerbitzari, Jauna eta, nere heinean, ahal guziaz adixkide.

Manex Hiriart Urruty apeza

 

aurrekoa hurrengoa