www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Eskaldunak
Jean Martin Hiribarren
1853

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Eskaldunac, Jean Martin Hiribarren (faksimilea). Auņamendi, 1971

 

aurrekoa hurrengoa

AGOTAK

 

    Zazpi urthe zituen mende seigarrenak,

Ehorztean Alarik gudu Fransesenak.

Ihesari eman zen soldadu ondarra

Joan zen kaustu arte Eskaldun zaharra;

Bazakien plegatzen zura guphelara,

Bilhakatzen zumea beso otharrera!,

Egiten gauza asko, menditan berriak,

Hangoak ez baitziren nihon ibiliak.

Harmada zehatutik eskapatu Gothak

Deitzen dituzte Agoth edo Kasta-Gothak.

Badu mende dozena herrian direla,

Eskaldunekin gabe nahasi odola;

Ur benedikatua berea bazuten;

Bertzena Elizetan uki etzuketen.

Bohemiak dituzte batzuetan deitzen;

Mando mozten zenbeitek bizia higatzen,

Harrapatuz artean ardi gizenenak,

Ez badire egoten ernerik artzainak.

Gutiak dire hetan lur laneri lotzen,

Higuin dute pokadu izerditan biltzen;

Bertzenaz jabetzeko dohainaz aberats,

Ez du zeren hauzoak sobera hartu hats:

Ebastea aldian bortz sosetaraino,

Ez dute sinhetsiren dela gaizkiraino.

Hekien hertzetako guziak on dire;

Zer nahi jan ondoan, ez eri halere:

Azienda berek hil, eta ehortziak,

Biltzen dituzte eta egiten jakiak,

Borda tzarrak dituzte jauregi hautatzen;

Han izurrite gaitzez direla trufatzen;

Ongarri meta batez egiten tronua,

Ez bada haitz zaharra, leihor hautatua.

Emazte eta haurrak hautsean ematen;

Hor-hemenka gizonak nahasiz egoten;

Ahoz aho dabila xurkatzen hezurra;

Zahatoari nihork gordetzen muthurra;

Azturak badituzte sobera lohiak,

Ezin jasanak jende batere garbiak;

Beltza dute begia, arrosa ezpaina;

Sendo eta zuria, ahoko lethaina;

Hiru dohain hoietan ez dute parerik;

Hoik bezti lezakete bertze bisaiarik.

Bertzen ondar guziak, arropatzat onak;

Bainan ederren zaizte bethi airosenak.

Hekin larruak badu zerbeit lur itxura;

Ezaguturen ditu nor nahik itsura;

Badakite gurutzez heldeak urruntzen,

Ethorkizuna ere zoroei zabaltzen;

Mendi alderat hainitz ozarrago dire;

Dixiduz baliatzen direnak badire.

 

    Kosta alde direnak, bizitzen bertzela,

Segitzen dutelarik legen erregela;

Gizonak badohazi itsasoz bertzekin;

Emazteak ibiltzen saski arrainekin,

Beso zaluz hegalak eginez bidetan,

Traba guti dutela takoin sortzekotan,

Belhaunetarik goiti altxatuzko soinak,

Larru beltzak, hasean, beltzago eginak.

Badituzte mazelan behatz zarrapoak,

Goizean ibilirik sobera mokoak:

Hurbildu direneko lurretik piñazak,

Ekharriz atun, xardin, arrosel, marluzak,

Emaztek, saskiekin ureraino sarthuz,

Gortzen dute jendea patarrakan oihuz;

Sorkhan, pusan, etxaka, elkharri lothuak

Zer duten egiteko nahasiz oihuak,

Batzuk bertze lehertuz, zarrapoz elkharri

Ez balitz komedia, lite izigarri.

Arropa xehatuak badohaz airetan;

Gutik dute ilea bere burukotan;

Saski eta burutez lurra estalia;

Askotan arrain oro zangoz ehortzia.

Atheratzen zer nahi, mihi xardinzalek,

Gora-behera hainitz dutela kizkolek;

Khalitzik khiratsenak husten ondoraino

Laidoaren ezpata sartzen lephoraino.

Gai lazgarrienekin dohaz dixiduak,

Eskarnioz direla dantzatzen buruak;

Bi hanketan eskuak fatxadan emanik,

Harpitan ez diteke hain aho saminik;

Alegiak baditu elhorri minenak,

Agurtzean ederka kopeta beltzenak;

Gorriraz lezakete edozein soldadu,

Abokatak heiekin beharko ixildu.

 

    Xardina dutenean hedatu hirian,

Ez dute khariotzen solasa mihian;

Agorientak khaldan zintzurra ematen;

Etxeko bideari bakerik ez uzten,

Gathanborak eginez saski hustuekin,

Eta aphaleko boz, kaldera tzarrekin.

 

aurrekoa hurrengoa