Hendaia hitsik dago itsas bazterrean,
Intha ya egin hurren bere beharrean,
Etxen erdiak aise lurrerat dohazko,
Nahiz ez duten eskas pedaxutzat trunko
Izan ditu gizonak lehen haginekin
Bakailau ekhartzeko herritar semekin:
Darburu, Garat eta bertze asko ere
Zeinen izenak bethi aiphatzen baitire.
Han dute Angelesek etsai handiena,
Hekin izenak berak errotzen duena,
Pelot, ez diotena nihoiz egin agur,
Eta ez dena nihoiz izan hekin beldur.
Itsasoz ohitua hekin arrobatzen
Korsuko untzietan zenean ibiltzen,
Zamariak lurrean bildu diotzate,
Herrian bera zela agertzen alkate.
Halakoa egin du hekien higuintzak
Non ez baituke geldi nihoren othoitzak
Erratetik orotan, gauza eder dela
Ixurtzea non nahi Angeles odola;
Josteta, padaretan hekin biluztea,
Eta athorra gabe, bidetan uztea:
Haren mintzoa bada orai estranio,
Haren lanek Korsuan hainisko balio.
Maximilien Hapet, gizon haltzairuzko;
Amerikatik landa egin da herriko.
Berritan kanpora da Durruti apheza,
Eragiteko bidez hitza eta Meza.
Aitoren semena da Irandaitz ederra,
Menderen mende bethi nausi on beharra.
Bi urthen eskasean mende hamaseia,
Hastean Elizaren lehen harrasia;
Geroztik edertu da, eta aberastu,
Herria gisa ez da biluzi gelditu:
Utzi dio khoroa Othatzko semeak,
Hil orenean hartuz kutxatik urreak.
|