Uztaitzen merkatua galdetu izan zen,
Ardietsi zutela nihor ez orroitzen.
Hain ungi egin dute zirenak egonik,
Etzauzkan merkatuak direnak eginik.
Iduri du herriak zenbeit erregina,
Ohe guri batean loriaz etzana;
Xuritan eman dute herriko gustuek
Eta Ameriketan bilhatu diruek.
Toki horrek segida bethi du handia,
Izan du lehenago hiri izaria.
Ekharri ditu gizon urrun aiphatuak,
Segidan dituztenak ume hautatuak:
Garat senadoreaz mundua mintzatzen,
Denbora gaxtoetan zuen distiatzen.
Odola zohanean hibaie Franzian,
Nahi zuken zuhurki eragin ungian.
Ikusi zen gaizkia bortz urthe nausitzen,
Sobrania guziek ez Garat ukitzen;
Ez badu herioa jasan on bezala,
Ezin erran gaizkia lagundu duela;
Guziek badakite zela onetarik,
Izpirituan ere hautatuetarik.
Haren izena ez da Eskal-Herrietan
Ahantziren iduriz menderen mendetan.
Uztaitzen du semea, baldar-aphez jauna
Jakina den bezala, bihotz hoberena.
Lahirigoien-Garat hartu du suhitzat,
Erakuts ditekena aberats mirailtzat;
Hark bezala balaki higitzen dirua,
Aberatsa liteke bethi maitatua
Asko beharrek dute jaun hori India,
Andre bat ere badu perla iduria.
Dassancek herriari ohore ematen,
Premuak notalgoan zuhurki egiten,
Nihor enganalzeko dirurik ez hartzen,
Irabazia gatik arima ez galtzen.
Anaia, aphezetan delarik maitena,
Izpirituz agertzen gaindi dariona;
Fransesen erdara du errotik ikhasi,
Parisek berak hortan guti haren nausi.
Eskaldunen pikoa ikusten da hartan,
Egiten du birria lainhoki bidetan;
Bethez eginbideak nihork bezen ungi,
Ez du jendei egiten hartzaren arpegi.
Seskosse, Joanxuto, indiano jaunak,
Zuen jaio tokiri biliotzez emanak,
Beiratuz urrunean haur onen amore,
Ekharri diozue langilei labore.
Guti herrik izaki holako dohainik,
Ikusteko haurretan, indiak eginik,
Ethortzen zaizkotenak, arima beretan,
Mirail on higatzeko sorthu lekhuetan.
Garat bat izatu da kantari ederra,
Eskolatzen baitzuen erregina bera.
Ezin aliantzia da Dihinx notaria;
Buru onez dabilka duen lan handia.
Baionan badu menta Novion maiteak,
Mirikuntza beztitzen haren bertuteak.
Subiranek ez dute aphaltzen herria,
Gehienek badute heiekin aria.
Dibasson jende oro jainkotiarra da,
Jainkoarentzat dena bertzendako bada.
Badire bertze asko omena dutenak,
Aphez gaztetan ere nihongo maitenak:
Delizalde formala, Deltxart pausukoa,
Panpin iduri Bidart, Duhalde beroa,
Dithurbide sarkorra nihor balin bada,
Eta jelosiaren urrezko partida.
Odol hoberenetik Darrigol ilkhia,
Garraiatzen du izen osoki handia;
Ez delakotz gai txarra, luze bizi bedi,
Gauean nahi badu ez diteke geldi.
Labordez mintzatzea ahantz ez diteke,
Egiaren etsaia beharko ninteke:
Bada Haitzeko jendez hanbat errateko
Non beldur bainaiz kasik eskas agertzeko.
Oi, balitz ontasuna holako eskutan!,
Laguntza balukete beharrek herritan.
Handiak ez dire ez bazkari emaile,
Zintzurrari dutenak bilbatzen ogale:
Zer irabazi duke gosea dagonak
Ungi jaten ikusiz herritako jaunak,
Gora eta orotan erraten dutela,
Den gutiena zorrik nihon ez dutela?
Behintzat nihor ez da handi egiazki,
Ez badu sinhestea beiratzen arthoski:
Herritako jendetan prezagarriena
Izaten ohi bethi jainkotiarrena;
Hura dute beharrek lehenik usnatzen,
Ez dute nihor hala mihiek aiphatzen,
Ilhunben etsaia da, berthuten axkide,
Ungiaz dohanean, deus ez du guphide.
Ikusten direnean jende haltoenak
Arthoskien bilhatzen zeruko dohainak,
Etzaiote emana tzarren mihieri
Arrapo etxatzea berthute maiteri:
Handiek dute hoben, baldin tzarkeriak
Bazterretan baditu egiten gaindiak.
Herritan aitzindari onak direnean,
Gordetzen dire tzarrak urrun oihanean.
Seroren komentua Uztaitzen badute;
Arropak berri orok han hartzen dituzte;
Anaiak ere dire laster ethorriko;
Eliza ere naski berritan basiko.
Lopenage errotor khartsua badute;
Eginen du ungia, traba ez bezate.
Ilkhi gaiten Uztaiztik hainitz on erranik,
Herri hori liteke Laphurdin maitenik:
Damurik dituela jende jeloskorrak,
Elkharri egortzeko bihotz min sarkorrak!
|