UHERTSI
Uhertsik hastapena Urdazurinbi,
Ehun xirripek dute bidean berratzen.
Ainhoa, Sara, eta Helbarren joria
Baliatzen dutenak haren ixuria;
Bere ohea segi deskantsu da jausten,
Ez diola biderik griñari ematen;
Erraietan dakharke arraina ausarki,
Inguru errepirak ferdatzen ederki.
Jotzearekin Askain Uhertsik zubian,
Bertze bat iduri du bere arraizian:
Han hasten da birungan, lorian bezala,
Luzeki gozatzeko Askaingo hegala.
Ageri du arraina, itzuli denetan,
Izarra bezen husu zeru garbietan:
Benedikatzeko du herriak Jainkoa,
Eginik izokina han bezalakoa.
|