www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Eskaldunak
Jean Martin Hiribarren
1853

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Eskaldunac, Jean Martin Hiribarren (faksimilea). Auņamendi, 1971

 

aurrekoa hurrengoa

EUSKAL HERRIA

 

    Nihoiz lan hurbil gabe izan Eskalduna;

Hortik ethor ziteken dakharken izena;

Haren esku lan duna, agertu laneko,

Hainbertze baliosa nola gudutako.

 

    Bainan Eskal-Herria izan zen deithua

Moroez izatean luze trabatua;

Orduan behar hurbil eskuda aldean,

Gerla on egiteko etsaia jaustean.

 

    Uzten zuen haintzurra eskuda hartzeko;

Aldean harma bethi behar bizitzeko;

Eskuda alde duna edo Eskualduna,

Hola nik endelgatzen arbaso izena.

 

    Esku alde duena, nahi ordutako,

Behar bada izanen hainitzen gustuko

Iberi, Kantabria, eskualdun herria,

Izen hoitan nik daukat badela aria.

 

    Mundua ilhun orai hemezortzi mende,

Eskuz egin jainkoek izatean galde;

Egiazko Jainkoa arras ahantzia;

Debruen erresuma lurreko guzia.

 

    Populu aiphatuak bere jakintzetan,

Greka xoragarriak asmu ederretan,

Parthiar, Erromano, gerlari handiak,

Bere eginbidetan, gauean guziak.

 

    Populu eskalduna, biziz berezia,

Gutirekin mintzoaz harturik aria,

Sinhets nezake aise ez dela itsutu,

Jaun goikoa duela bethi adoratu.

 

    Mende bederatzian Leonek Baionan

Kaustu zuen populu idolekin treinan;

Gatean urrunago, ez nihork erraten

Hango populueri zer kaustu zioten.

 

    Baionako hiria, orduko denboran,

Lehenago bezala atzezko menturan;

Badakigu guziak zer diren laphurrak;

Bertzenaz jabetzeko lehen aztaparrak.

 

    Halakoek denboraz Baiona bethetzen;

Nola baita sagardi sagar dia deitzen,

Eskaldunek izena eman Baionari

Laphurdi, nola ohoin toki segurari.

 

    Mintzo garen denboran, hainitz lekoetan,

Etzen bertze herririk haren ezkinetan;

Sasi eta oihanek estaltzen Laphurdi;

Geroztik han sorthua ahalka ez bedi.

 

    Emeki du herriak jendea ikusi,

Lehenik Nafarroan egotua nausi,

Hedatzen kosta alde, Laphurdi aldetik;

Herririk zaharrenak gazte beraz hortik.

 

    Gorago hasia naiz sinhestez mintzatzen;

Galdu badut bixtatik, errex da itzulten.

Ikusi Eskalduna bizi bethi bera;

Ezin ganbiatu zen aitatik aitara.

 

    Gaizkia egin zuken, aise da sinhesten;

Orai ere guti da bethi on egoten;

Bainan Jainko bat baizik hark ez ezagutu;

Bere beharrak hari mendetan galdetu.

 

    Haren Jainko izena aski da lekhuko,

Ez duela bertzerik izan goragoko;

Hura zen patriarken jaon lazgarria,

Pirenen sinhestean nihoiz ez berria.

 

    Ondoren ondo haurrei irakutsi aitek;

Ezin ahantzarazi populu nahastek,

Ez denaz geroz nihor nausitu mendetan,

Hek tieso beiratu mendi, haranetan.

 

    Bertze populuetan nausitu idolak;

Bainan bertzela ere nahasi odolak;

Hauzoek hauzoeri kontu ez ematen;

Azpitik nausieri alkhiak ebasten.

 

    Ez du nihork beiratu hasteko bizia;

Jainkoek irakutsi orotan gaindia;

Egin gaizkiak behar, bake izateko,

Zeruetan asmatu bera iduriko.

 

    Nihoiz bere tokitik Eskaldun higitu;

Zimenduak mendien erraietan ditu;

Semea bazitzaion harmetan hedatzen,

Munduz mundu etxea etzuen ibiltzen.

 

    Hola du patriarken denbora segitu;

Hainitzen eskandalei ithurria herstu;

Guzien ilhunbean itxiki argia,

Jainkoaren dohanei salbatu bizia.

 

    Eskaldunak segitu lege naturala;

Hark egin hari argi behar zen bezala;

Erakutsi bethitik, nihor damutzea,

Gaizki zitekeiela, nola higuintzea.

 

    Behar zela berea utzi bakhotxari;

Beretik ere eman eskaz duenari;

Burasoak ohora, beira egitetik

Ez gindukena nahi guk jasan nihondik.

 

    Lege horrekin ditu iragan mendeak;

Bidea errex kaustu segidan fedeak;

Hura ez zeruari harmekin ozartu;

Martiren odolean gaixtoz ez gorritu.

 

    Seinalatzekoa da orduko denbora;

Deusek hala ematen patriarken bara;

Goldeaz bihi egin, esneaz edari;

Hori plazer agertu bethi Jainkoari.

 

    Hasi orduko aitzen zeruko egia,

Errabian sarthu zen Erroma handia,

Ez jakin nondik heldu eta norat zohan,

Egotea bilhatuz mendetako loan.

 

    Bazter guziak ditu asaldan ematen;

Haren xedei laguntza debruak egiten;

Egia ehorzteko aituak iduri,

Non nahi zitzaioten sorthu aitzindari.

 

    Mundua nolako zen direnek orhoitzen,

Ez diote gauzari ezinik kausitzen;

Bakhar batzuk orduan guzietan nausi;

Hek nihongo ohointzei eginak ihesi.

 

    Jende guzia bizi hetaz ehortzia;

Nor nahik egin behar hekin gutizia;

Gauak ala egunak higatzen bestetan;

Gormandizek segida lohikerietan.

 

    Orduan abiatu neguko aldetik,

Erromanoen kontra harmatuz gogotik,

Lege gabeko jende nihoiz ikusiak,

Azote izigarri jaunak egorriak.

 

    Guziek egiari gogor egitean,

Bat bertzea hobirat harmez ematean.

Guti hedatu ahal ebanjelioa;

Haren banatzaileak, segur herioa.

 

    Den gutiena argi abia orduko,

Edozein erresuma bathaia zeneko,

Giristino egina Eskaldun guzia,

Eta ungi lothua zeruko hazia.

 

    Bai, hoita hemezortzi urtheren buruan,

Jesus izanez geroz bitima munduan,

Pirenen ingururat jautsi Santiago,

San Zernin baino zenbeit urthe lehenxago.

 

    Ohoin, lohi, gaixtagin, ez hango nausiak;

Predikuek ez izi hekien hiziak;

Horra misterioa, nola eskalduna

Izan den egiari hastetik emana.

 

    Gaixtoek aitzakiak, gaixto egoteko,

Egiari hedoien bethi emateko;

Nahi dutenei utzi gaizkien bidea,

Errex da sarrarazten zeruko fedea.

 

    Erromako ohoinak, gaindiz plazerean,

Arrobatuz mundua igeri urrean,

Hiru mende luzetan, izan lazgarriak;

Erriberaz ixuri odolezko gaiak.

 

    Egiaren etsaia izaten holako;

Bertzena ebastailek juie ez nahiko;

Lohiak ez entzuten lege garbi dena;

Ungi etsaia bethi gaixtagin laguna.

 

    Ez beraz mirakuilu, Jesus ethortzean,

Erroma gogortzea bere bizitzean;

Ohoinen estomaka lehen-lehena da;

Hark behin iretsiaz etsitzen ahal da.

 

    Amarra borthitza du ebatsi diruak;

Aitak ez bihurtzea, probetxu premuak;

Jasta duenak urre ez maite eskea;

Geroko justizia, ohoinen oldea.

 

    Erroma erregina harmetan izana,

Elizako nausitzat Jesusek zaukana,

Luzeki graziarat hola lehiatu;

Odolean eskuak lebenik gorritu.

 

    Zigorrada bezala, zeruak egorri,

Hiru mende gorriren odolaz egarri,

Hartzen pareko gizon nihork ikusiak,

Gordetzen zituenak neguko sasiak.

 

    Etzuten beldur nihor; etxeak berekin;

Sortzen ziren herritan, su eta harmekin;

Azpikoak bezala, aitzindari oro,

Lehen eta askenak, berdintsu barbaro.

 

    Erromako mugarri urrun hedatuak,

Betan bezala kasik izan etxatuak;

Neguko gizon hartzek nausirik ez kaustu;

Bere haur odolean hiriak hondatu.

 

    Ez aski Italia munduko urrekin;

Hedatu urrunago gose handirekin;

Ehortzi populuak, herriak suntsitu;

Berekin bertzen krimak batean purgatu.

 

    Suebo, Alan, Bandal, sarthu Españian,

Min handi egin gabe behin Kantabrian;

Barbarozko uria ez hoitan baratu;

Bisigothek zituzten ondotik segitu.

 

    Arianoak ziren, guti argituak;

Lerratu ziren utziz eskaldun lekhuak;

Ariarik ez izan sor arte Suinthila,

Errege katoliko, eskaldun bezala.

 

    Hartako elkharrekin axkide agertu;

Sisenande semeak fueroz uztartu;

Orhoituz hemen sobra nohala aitizinat,

Itzuli behar dugu aphur bat gibelat.

 

    Lau ehun eta seian barbaro hedoiak

Europarat ixuri bere uren gaiak;

Estilikonek zuen ideki bidea,

Berritz abiarazi gerlako heldea.

 

    Franzia alde oro zela odoletan,

Ebroan Bisigotha hari kirziketan,

Eskalduna largatu Kaskoinia barna;

Nobenpopulania tokien izena.

 

    Karibertek andrea eskalduna hartu;

Hekin menetik hola Tolosa beiratu;

Hedatu izan ziren Bordele alderat;

Arrastoak kausitzen aski urrunerat.

 

    Franziako erregek lan izan heihekin;

Zapatu bazituzten, ez lan gutirekin;

Harmada handi behar, Herkulak gidari

Heristal, Martel, Pepin, Karle aitzindari.

 

    Espainia aldean lagunak ez geldi;

Afrikanoek harat egin zuten gaindi,

Zortzigarren mendea hasteko menean,

Orhoitzeko denbora garen orenean.

 

    Rodriges, Bisigothen errege lohia,

Mendetan odolezko nigar ithurria,

Erori Juliano bezteko bidetan,

Haren etxean sarthuz oren goibeletan.

 

    Juliano kondeak alaba kaustean,

Esposatua gabe, haur egin menean,

Jadaneko Afrikan baitzen podorosa,

Bendekuz deithu hango jende urguilusa.

 

    Lehen guduak zuen Rodriges ehortzi;

Kasik haren harmadak arrasto ez utzi;

Eskal-herri guzia, etsaia inguru,

Altxatu bere alde, emateko buru.

 

    Adurreko aldean, Ebroan bezala,

Hedatu behar zuen egiteko gerla;

Arabek Espainian lan hainitz ematen;

Franziaren goseak Biarnotik hesten.

 

    Eskaldunen odola agertu lehena;

Nihoiz bezin ohorez beiratu izena;

Kondatzen bazen buru, ez hainitz ikusten;

Bainan odol zainetan doblez erakusten.

 

    Altxa zuten bandera, hauzoek utzia;

Bilhatu mendietan hats hartze tokia;

Han elkhar ezagutu, harmadak berezi,

Nola balitz eragin lehoinezko hazi.

 

    Lana da sinhestea orduko gizona,

Barnetik harra jari, katoliko zena,

Nola zen menditarik agertu harmetan.

Beldur batere gabe Araben ostetan.

 

    Ikus, Jainkoa lagun, gudurat ilkhitzen,

Bere erresumako mugarri hedatzen,

Arbola gazten pare egiten adarrak,

Erregeri ematen ezkontzetan haurrak.

 

aurrekoa hurrengoa