www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Eskaldunak
Jean Martin Hiribarren
1853

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Eskaldunac, Jean Martin Hiribarren (faksimilea). Auņamendi, 1971

 

aurrekoa hurrengoa

    Osaba Hiriburun dute erregea,

Bihotzeko dohainez parerik gabea;

Hurbil Lahirigoien, Amand izeneko,

Eskaldun izenari ez diona ukho.

Hoikin eginbideak dire prezagarri,

Bortz esku kolpe dute eman beharreri,

Dirudunak ez daki egiten hobeki,

Hala hala herriak hoik maite handizki.

Hamabi ehun eta berrogoita hamar

Jesusen ethortzeak zituzkeien behar,

Non d'Arkangos Arbelak detxima Urdainzko,

Bilhakatu baitzuen aldiz Baionako.

Geroztik izen hori da ezagutua

Eta ere herriko lehen beiratua.

Belzunzen jendeak du bakharrik ixitu,

Hameka ehunetik loreak baditu,

Ariak bazituen Grammont handiekin,

Baita Nafarroako errege biekin.

Henry laugarrenaren bat izan da nausi,

Ostenden gerlan hiltzen bertze bat ikusi,

Belzunze San Domingon gobernadoreak

Erakutsi zituen lan pare gabeak,

Hiriburu guziko detxima bazuten,

Heren segea batek zeren hil zioten.

 

aurrekoa hurrengoa