Lehen kanta
Airea: Bi sei liberako.
Jesu-Kristo oraino etzen ethorria;
Bi mila urthe lehen bazen Iberia,
Oraiko Eskaldunen lurreko zerua,
Hautsetan garbienez barna dohatua.
Etzen orduan Franses, Español, Turkorik,
Amesten ere etzen halako sortzerik:
Populu zaharrena Larrunen inguru;
Haren umeak ez du aphaltzeko buru.
Dugun beraz guziek maita Iberia,
Erresuma Europan lehen ageria;
Deusek ez du bihotza hala kilikatzen,
Nola jaio tokiak, bada ezagutzen.
Eskaldunak orotan bere gisa begotz;
Iduk bihotza garbi bethiko tokikotz;
Beira ahantz lehia Larrun inguruko,
Nihork nihon ez duken lurraz gozatzeko.
Unhatu gabe kanta, kanta Iberia,
Erresuma zaharren iduri berria;
Egina zimenduak barna mendietan,
Oraiko haur sendoen ohea mendetan.
Mendiko janariek indarra handia;
Beiratzen hetan jendek luzeki bizia;
Heldek alha biderik hieietan ez dute;
Hiri handi usaina hobea zaiote.
Mendea bizi eta, bizia uzteko,
Ez da behar dainurik bulharren meneko;
Iholdeko semetik sorthu Eskaldunak
Iberian higatzen urtherik luzenak.
Iberiak izena hartu Kantabria,
Zelten harmei khentzean luze bitoria
Izen horrekin ditu iragan mendeak,
Guduz gudu ikusiz handitzen semeak.
Arraina lehenago mendiz ikusiren,
Ezen baitut nik Larrun nihoiz ahantziren;
Bertzeak dohazila urrun aitetarik;
Ez daukat badutela odol herrikorik.
Azken hatsean ere, ama da maitatzen;
Hil arte zaio bethi ohore bihurtzen.
Argitua zen ungi d'Abbadie jauna
Pagatzen zuenean adio minena.
Bigarren kanta
AIREA: Adios, ene maitea....
Arima ungi sorthuak herria bethi maite,
Aspaldi egia hori adirazi deraute;
Bainan guti nuen frogatu, oren hau ethor arte.
Hoita sei urthe dituzke ene sor seinaleak,
Dohatu ninduen biziz Domindina Larreak,
Aita Mendik, nitaz bietan, zituela urtheak.
Denbora gaixtorik ez dut egundaino ikusi;
Errexki ditut gaztean hedoi beltzak ihesi;
Grina batek ez daut bihotza behinere nahasi.
Abian herritik urrun, aisia bilhatzeko,
Har bat zait asikiz hasten, eta ez baratuko,
Zeren naizen bidean eman bertzetan higatzeko.
Hedoiek nola goibeltzen izarra galernetan,
Hala da nere hirria barna sarthu berbetan:
O Zerua, lagun nazazu gurutzen oren huntan!
Egunik ederrenetan herriaren uztea,
Maitatu lagun guziek adio erratea,
Bihotzean zarrazta handi ondikoz egitea.
Larrungo mendi ederra ez haukat ikusirik;
Urrungo herrian jarriz, begiak hedaturik,
Ez kausturen hemengo lagun bethi ezaguturik.
Mintzatu ere beharko etxean ez bezala;
Urtheak ikhasten hariz, haur iduri dudala:
Nork erranen, denbora batez, atzetuko nintzela?
Soineko berriak jauntziz, Igande egunetan,
Ez gare herritar denak kausturen Elizetan,
Handik landa, josta gurekin, pilota saltoetan.
Bortz aldiz hemengo bestez urrun naiz orroituko,
Miletan hekin eskasak loa daut nahasiko;
Urrundik nik herriari aithorra egorriko!
Kraskatzen dut urruntzean aita-amen bizia,
Neretzat xukatu dena hanbat urthez guzia:
Nongo etsaiek dautet eman gateko gutizia?
Gogor da hola uztea aita-ama zaharrak;
Bi mila lekhoetarat eginen hek nigarrak;
Zein mingarri uztea aitak, bai eta herritarrak!
Adios, ene maiteak, balinba ez bethiko!
Zer lantza zaukan urreak gordea neretako!
Traidoreak, orena gabe, hiltzen nau zuendako!
Hirugarren kanta
AIREA: Beltzunzeren izena.
Erregen ingurutan,
Gorthe distiantetan,
Grinan da gizona.
Ez hola Eskalduna,
Herri alde dagona:
Bethi da lorian,
Bizi arraizian.
Bethi hezurrak ditu
Aitekin nahastatu
Lehen mendetarik,
Urrundu gabetarik,
Herriko bidetarik:
Ibero umea
Urrezko semea!
Pirenen erraietan
Goldea pasaietan
Balitz abiatzen,
Ikus liteke sortzen,
Guti dena gerthatzen,
Mendetako haurra
Ibero zaharra!
Herriko hazitarik
Gorphutzak orraturik,
Eskaldun berritu,
Bethi bera gelditu,
Nihoiz ez nahastatu:
Garbi Eskalduna,
Munduko lehena!
Itzalaren pareko,
Suntsi dire bethiko
Populu handiak,
Denborako nausiak,
Ez ezagun tokiak:
Bera Eskalduna
Bizi egon dena!
Zeltek egin gerletan,
Menderik gorenetan,
Ez nihoiz etsitu;
Sobra zenean hestu,
Menditarat ihestu:
Gal lezake asko,
Balitz nahastuko.
Nihoiz badut ahanzten,
Orhoitzapena aiten,
Herriko bidea,
Hazi nauen etxea,
Hauzoko axkidea:
Ene hatsa bedi
Zintzurrean geldi!
|