www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Eskaldunak
Jean Martin Hiribarren
1853

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Eskaldunac, Jean Martin Hiribarren (faksimilea). Auņamendi, 1971

 

aurrekoa hurrengoa

    Bezkoitz dena basa zen izena hartzean,

Lotzen zela ageri petral garbitzean;

Beharrik Jainkoak du hau gatza ezarri

Eta haren segidan harria egorri!

Horko zen Lizarraga, gizon argitua,

Bainan Kalbinen hitzaz sobera hartua,

Eskaraz eman baitu Testament Berria,

Aspaldiko delakotz xoilki ikusia.

Hil dire Hirigoien, aphez bat hautua,

Darrigolen denboran Paben aiphatua,

Hanbat beharren aita, Karteron barbera;

Delizalde urrea, Goienetxe bera

Gobernuko sos biltzen enplegu zuena

Eta hanbat axkidek bilhatzen zutena.

Baionan da Karteron, axkide arraia,

Lilitan pulitena, herri beztigaia,

Graduan kalonddea, xorrotx izpirituz,

Bisaia moldatua aingeruen tretuz.

Herrian maite dute ezin gehiago,

Bainan ere ordainez herriari dago;

Horko dire Durruti eta Etxeberri

Dohaturen dutenak non nahiko herri.

Durizburu joan da salbaien ondotik

Aita-amak hain maite zituen tokitik,

Urrun bilhatzen ditu zeruko pikainak,

Dohatsu aita-ama umetzat dutenak!

 

aurrekoa hurrengoa