www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Eskaldunak
Jean Martin Hiribarren
1853

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Eskaldunac, Jean Martin Hiribarren (faksimilea). Auņamendi, 1971

 

aurrekoa hurrengoa

    Utzi dut aiphatzeko gizon bat handia,

Seinalatu duena Eskaldun hazia.

Mendeak zituela hoita hamahiru,

Fernandok egin zuen berritan liburu,

Aztura zahar kontra, khoroa uzteko

Bere alaba maite Isabelendako.

Eskaldunek etzuten onhetsi lan hori,

Arimaz baitzagozin lege zaharrari:

Etzuela oraino denbora handirik,

Laudagarriak ziren fidel agerturik!

Ager dezagun, ager Zumalakarregi,

Legetiar gerlari emailea argi:

Santos-Ladron handia terrea zeneko,

Ilkhi zen, buru gora, Karlosen aldeko;

Etzuen gizon, harma, ez eta dirurik;

Halere ez zuten ikusi bakharrik,

Biltzen soldadu onik herritar gaztetan,

Bazter oro ematen bere alde sutan,

Bortz ehun pezetero Bitorian hartzen,

Aitsindari guziez non nahi trufatzen,

Butron eta Artxaina uzten zafraturik,

Berrehun bat soldadu herioaz jorik.

Lehen aitzindariak terreatzen ditu,

Ikara etsaietan nakiz barraiatu,

Adiraziz Iruñan egilei holako,

Batentzat bethi bortzei, bizia khentzeko.

Bortz ilhabethe gabe, Zumalakarregi

Zortzi mila soldaduz inguratu ungi;

Denak ziren menditar bere nahizkoak,

Beldur etzituztenak lerro doblezkoak.

Portugaletik Karlos kasatu ondoan,

Rodil morga handitan sarthu Nafarroan;

Franses eta Angeles aldeko zituen;

Karlistak traba oro hala bazituen:

Erdiak, xizpa orde, makhilekin dire;

Ez Zumalakarregi beldurtzen halere.

Heldu zaiote Karlos, eta probinziak

Badohaz Oñaterat, kuraios guziak;

Zumalakarregi du erregek trunpeta;

Bizkaitarra jelosten hori ikus eta.

Karlosen gose Rodil, Zumalakarregi

Zelatan dagolarik, altxatuz arpegi:

Jotzen du Carandolet, erdi lo dagola;

Berrehun zaldizkoek ixurtzen odola;

Elizondorat Rodil beldurrak egortzen;

Han nihori xizpa bat etxetan asmatzen.

Oraino Carandolet da harrapatua;

Ikusten du harmada berritz zehatua;

Galtzen du aitzindari, galtzen du bandera;

Aski bitorrik dago, eskapatuz bera.

Holako balentriak egunaz eginik,

Higaten du Ebroa Zumalakarregik:

Amor zuen ikusten erdi lo bezala;

Atzematen diotza eskopeta mila.

 

    Rodilek ez duke deus; agertzen da Mina,

Eskaldunak beretzat ukhatu duena;

Etsai guziak dire elkharganat biltzen,

Eian duketen orok menditar hondatzen:

Odoilek egin du munduko denbora,

Lagunekin jautsi da bethiko hobira;

Ulibarin gelditu Osma zehatua,

Hamabortz ehun hilez bihotza zaurthua;

Riberan urbanoak ikharetan dire;

Lau ehun gizon galtzen jaun Oraak ere;

Ocañak enbuskadan ematen ederki;

Arcosen xizpak eman, zarpa gabe uki;

Zumalakarregiri, Etxarri-Aranan,

Xapelgorriek galde hartzea harmadan.

Kordobak bihotz badu; ezin egin deusik;

Valdes bera heldu da, odola musutik;

Eulaten ikhasten du zer den dantza joka,

Harmekin, gizon galduz guduan ehunka.

 

    Orduan, bere bortxa, Zumalakarregi

Badoha Bilbaorat, dena itsas hegi;

Angeles bala batek, bortz ehun metretan,

Jotzen du ondikozki, lan beroenetan:

Ormaiztegi baitzuen bere sor tokia,

Harat herresta zuen zohakon bizia;

Haren hutsak bakharrik Bilbao salbatu,

Etsaiek laster zuten eskas ezagutu!

 

    Hemeretzi mendeak hoita hamaseia,

Haren hil ezkilari aditzean deia.

Hura hai, hura hil zen, gloria handitan,

Eginbide lehenen gora bethetzetan,

Trionfan izpirituz eta baloreaz,

Ezin ahantzi gisan nihoizko mendeaz!

 

aurrekoa hurrengoa