www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Eskaldunak
Jean Martin Hiribarren
1853

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Eskaldunac, Jean Martin Hiribarren (faksimilea). Auņamendi, 1971

 

aurrekoa hurrengoa

    Laphurdi bazterrean, iphar alderditik,

Bardoitz mendixken puntan, errekak artetik,

Ikusten da airean bere lur mehekin,

Etxeak dttuela xuri gusturekin.

Hango laborariak lur hainitz antzea,

Izerdi hainitzekin maite du biltzea,

Ontasun zabaletan, bihi hainitz guti,

Hartako gehienak dohazi behiti.

Ez bazaio onkailu ematen lurrari,

Guti saristatzen du golde sakhailari;

Hobe da gizentzea bi golde ongarriz

Ezen ez bustitzea hogoi bat izerdiz.

Herri guti inguru hanbat lur duenik,

Ez da ere etxerik hobeki eginik,

Laborantza denean errotik ikhasten,

Hasiko da jendea aisian ematen.

Arnoa ez da eskas, ageri bestetan

Gizonek dakharzketen mihi motheletan,

Ez da nihon bertzenaz jende onagorik,

Erran ahal diteke bat ez dela tzarrik.

Salhako jauregiak izan du omena,

Aitoren semetarik zuen hastapena

Salha lehenik, gero Lalande nausia;

Ader jaunaz berritan izan erosia.

Hainitz urre egorriz, eman du bestetan

Parerik ez duela urrun ingurutan:

Damurik ez da bera han bethi egoten,

Langilek begitarte diote egiten,

Ez lukete hainitzek hark duen gustua

Lurreko zeru baten uzteko hustua,

Herriaren erdian, baratze lilitan,

Errexinola kantaz ehun itzaletan.

Bardoiztar Bidaxunek bakezko juiea,

Gizon argitu bezen xedetan maitea:

Hastean Dabbadie jarri legetako,

Gai oro bazituen gora higateko.

Nahiago izan du, herriko airean,

Arantzetarik urrun, higatu bakean.

Osaba Hasparrenen badu notalgoan,

Zuzenki dabilana guzien ahoan.

Ez da ahantzi behar Haranburu jauna,

Zuzen eta nobleki juiatzen duena:

Holakoek ez dute kargua mendratzen,

Donibanek badaki nola den beiratzen.

Biamondeiko jauna legetiarra da,

Haren anaia ere mirikua bada,

Xaharnean sorthuak ez daude herrian,

Nahiz ez ohituak erdaldun hirian,

Damestoi izena dute garraiatzen,

Bihotzik hoberenek dituzte dohatzen

Hoikintzat iloba da Zelhabe gaztea,

Izpirituko lanez duena hastea:

Hark koplen prezioa eraman Urriñan,

Nahiak zerauzkala bertze asko griñan.

Jainkoari zor dio ausarki eskerra

Eginik haren gaiaz lili Bardoztarra.

Maite dute Baionan Damestoi premua,

Mintzatzeko badakhar mihitan hautua;

Notari du anaia, Eibarzeko ona,

Gazteria guziko jaunik ederrena.

Labegerie dabil kapitain untzitan,

Nihoren beldur guti duela mintzotan,

Burutan lehena du, ona orotako,

Itsasoko bezala hiri handitako.

Bere ozaita zuen Caverie jauna,

Darrigoli eskolan buru zioena.

Lohigaraiko seme bi aphez badire,

Arima ederrenez dohatuak dire;

Itsatsun bikario Dirasse Burgiko;

Larrui bazitzaion nausitzen kantuko,

Lehenak galdu boza dio harrapatu,

Elizetan bazterrak hautsi nahi ditu.

Alkate da Darricau, gizon hoberena,

Balaki erakusten barnean duena.

Dirassen eskolatzen Donapaleioan,

Estebe Dussaut berritz semenarioan,

Leon Dajas herrian ez dago geldirik

Aitzineko hoik nahiz atzeman gazterik

Hiruek badituzte dohain bereziak,

Khoroatu beharrak lanaren jauziak.

 

aurrekoa hurrengoa