www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Eskaldunak
Jean Martin Hiribarren
1853

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Eskaldunac, Jean Martin Hiribarren (faksimilea). Auņamendi, 1971

 

aurrekoa hurrengoa

    Guziek badakite direla bardintsu,

Uztaitzi paratuak, Haltsu eta Jatsu.

Jauregiki bat bada Haltsu inguruan,

Adin handi duena zaharren kontuan,

Haitzeko odola zen han premu izana,

Errepikatu dute mihiek izena.

Andrea galdu zuen, zubi eskasean,

Bertzalderat zohala xalanta batean (1506).

Haren ontasunetik egin zen kapera,

Gero duena hartu Eliza itxura,

Han da bizi aspaldi aphez bat hautua,

Nahi bada ikusi zaharren bultua:

Etxegoien deithura zaio ezagutzen,

Bizkarreko mendeak guti du izitzen,

Aphexkak zaizko hari oraiko gazteak,

Flakoxko badituzte zintzurren atheak.

Haltsuko zen Harriet juie ohorezko,

Utzi duena ume bera iduriko:

Aphez arropa dute biek garraiatzen,

Izpiritu dutela guziek aithortzen.

Ezin ukhatua da, badute mihia

Urrezkoa duena hitzezko jaria;

Bat eskola gidari Baionan higatzen,

Omenik ederrenak duela beztitzen;

Semenarioan da bigarrena nausi,

Bere hegaletako guti du ikusi,

Hainitz gauzaz burua bethe du gazterik,

Ene ustez guti du bere parekorik,

Jainkoak eman dio gaindiz izpiritu,

Laguntzen ere berak dohainak baditu,

Gose da liburuen, ez huzkur laneko,

Nahi edo ez jakin behar da holako.

Etxart aphezak ere behar du agertu,

Ez ditu gordetzeko dohainak izatu,

Jainkoak eman dio izpiritu ona,

Bere kharraz luzeki lagundu duena.

Guti dakit nik hemen Jatsuz errateko,

Izan dezakelarik gaia bertzendako.

Salbatoreko beilak aiphatuak dire,

Laudagarri litezke garbiak balire;

Bainan hainitzek uste goibelsko direla

Eta ilhunben lana hedatzen dutela.

Indiano bat bada berritan jautsia,

Ezar duke herria guzien nausia,

Nahi badu obratu, izan arabera;

Ez diteke hobeki aurkhi ere bera,

Guziez maitatua higanen egunak,

Sobera nahasiak zahartzeko grinak.

 

aurrekoa hurrengoa