UR BEREZIAK
Ithurri onak dire herri guzietan,
Ez da min emailerik Laphurdi lurretan;
Guziek dakharkete zintzurrari ona,
Eta orratzen ere janik gogorrena.
Bainan badire urak guziz bereziak,
Gaindizka dituztenak biziko haziak.
Edozein portuetan itsaso on bada,
Donibane-Ziburun hain ona behar da,
Gatz beraz gazitua, ur beren gaiekin,
Eta ez gutiago on diren kostekin.
Pasaioak badire, bizkar haltoenak,
Hurbildik ikusteko urrun dabiltzanak;
Ur eztia aldean, edo arrantzako,
Edo nahi denean, kanpo ikusteko.
Jende ona ere da ezin gehiago,
Nihon guti diteke gaxto gutiago.
Badire ikhasiak lehen herrunketan,
Ager ditezkeienak edozein gorthetan.
Itxikitzen diote bere sortzeari,
Hartzerat utzi gabe batasun nihori.
Buru onak badire aitzindarietan;
Heki da ematea hagonia mentan.
Hainitzak egon dire ethorri nahiak,
Eskolek ez baitzuzten hek behar nausiak.
Beldur horrekin orai nihor ez egonen,
Eskola hautatuak urekin izanen,
Jakitatea jarri beharren alkhian,
Ethorkidin nor nahi mainhorat lorian.
Ez aski jakitate, bada segurantza
Arthatzeko zuhurki bera den bihotza.
|