www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Eskaldunak
Jean Martin Hiribarren
1853

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Eskaldunac, Jean Martin Hiribarren (faksimilea). Auņamendi, 1971

 

aurrekoa hurrengoa

    Higan gaiten aphur bat mendi alderdirat,

Itsatsuko jendeaz zerbeit erraterat.

Ungi du Eskaldunak deitu itsasoa,

Osoki hala dena, bai ihintz osoa.

Itsatsu ez da arras itsaso bezala,

Bainan itxura badu delakotz itzala.

Ez dakit non othe den jende hobeago,

Patriarken pareko, bethi bera dago.

Izpiritu ernea dakharke haurretan,

Eskolatu direnak nausitzen orotan;

Orkazberro, Barnetxe, Halti, Dorkazberro,

Errex hoitaz egiten burudunen lerro;

Segurak izan dire gizon hautatuak,

Herrian gisa urrun gora beiratuak;

Urtxinaitz Hiribarren eta haren haurrak

Ez dire heinekotan izpiritu txarrak.

 

    Baditu herri horrek gasnak mendietan,

Preza letzaketenak Parisen bestetan;

Gerezia ere da Baionan hautatzen,

Lur eta mendi urak hoberen aiphatzen.

Itsatsuk ikusi du bere haurretarik

Oin erretzerat uzten, erran gabetarik,

Non ziren terrorean baso sakratuak,

Fededunen arthekin, lurpez gordetuak:

Gurutze, khalitz eta iguzki saindua,

Urrezko trinitate dohain izatua,

Herritarrek dituzte handizki prezatzen;

Hoikien beiratzeko martira egin zen.

Ederrak badituzte baso sakratuak,

Jasan luzke Elizak langilen erkuak.

 

    Aphez eta kapitain Larrondo badire,

Bata ala bertzea herriak ohore,

Errentek egin dute hekin ontasuna;

Eman bezate luze herriari ona.

Itsasuar muthilak dire baliosak,

Ez ditu mugituren ergelen solasak.

 

aurrekoa hurrengoa