www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Eskaldunak
Jean Martin Hiribarren
1853

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Eskaldunac, Jean Martin Hiribarren (faksimilea). Auņamendi, 1971

 

aurrekoa hurrengoa

    Donibanek merkatu badabil doblezka,

Ez baita ingurutan prezatzen erdizka;

Baionaz kanpo, hiri hori da bakharra

Altxa dukena buru edozeinez gora.

Ortziraletan dio abreak ematen,

Asko tratu duela heiekin egiten.

Astearteak dire bertze gauzetako,

Oihal, bihi, janari, eskuz aldatzeko.

Eskaldun pikainentzat Donibane bego,

Ez diteke jendea nihon maiteago;

Haren haurrak maiz badu hainitz izpiritu;

Leheneko aisiak damurik ez ditu!

 

    Hameka ehun eta hiru hogoietan,

Baionako eliza zelarik hastetan,

Donibanek dretxoak Baionesei eman,

Gorphutzean bezala, orobat ariman.

Hiru ehun bat urthe etzen iraganik,

Ikusi zirenean, goseak emanik,

Urthubia, Bonihort, Senpere berekin,

Dretxo hoik bildu nahiz ausartziarekin.

 

    Donibaneri eman Louis bigarrenak

Dretxo berreginduak Franzisko lehenak.

Hamar urtheren eskas mende hama seia,

Donibanek khentzean Baiones nausia.

Handik laster zituen, Re sokhorritzeko,

Hamabortz bat piñaza egorri arinsko.

Berrogoita bi urthe eskasean zela

Hamaseiko mendea, sarthu Española

Donibane hirian, errabiarekin,

Eta utzi lurrean, urruntzearekin.

Hamasei ehun eta hiru hogoiean,

Hamalaugarren Louis zen Mokoenean,

Ethorria Paristik, andrea hartzeko,

Besta izanen dena ezin ahantzizko:

Baiona izatu zen zaldien tokia;

Geroztik Donibane da Paris ttikia!

Izan ditu mendetan bere gorapenak,

Biltzea berritz ere etsi ez duzkenak;

Haur hainitzek diote urrun distiatu,

Itsasotan lehenak oraino baditu,

Franzisko bandera ohoratu dute,

Odol gorriz loreak egin diotzate.

Ez daude ahantzirik Bake, Dalbarade,

Bardoa, Dornaldegi, Hiriart, Latsalde,

Dolhabarratz, Manescau, Noges bi anaiak.

Lizariturri, Berro, Berindoa biak,

Joan direnak eta oraino direnak,

Amiral eta maxtru, hautatu izanak.

 

    Saint-Martin ezagun da zaspi mende huntan

Ohore dakharkela jende lehenetan.

Lerenburu izan da Parisat joana,

Laphurtarrek ikusiz mihi hoberena;

Xederik haltoenek ez dute lagundu,

Bertze askok bezala ginuna izandu.

Negozioan dire ungi atheratzen

Izen segidan hemen zaiztanak ethortzen:

Ribet, Dufour, Lissardi, Hiribarren, Luquo;

Hoikin kontra deus guti nihork adituko.

Dargañaratz, Labaste, Maxet mintzaria,

Hiriari dohazko nolatsu lilia.

Ez aipha Pistres, Garat, Harrietar jaunak,

Non nahi bereziren litezken gizonak.

Azken oreneraino, Labrouxek izan du

Herriko ohorea, nihork izan badu.

Utzi ditu bi seme segida handitan,

Izpiritua lagun bere graduetan.

Gizon zuzenak ziren Dornaldegi bia,

Legetako zutenak lehia guzia;

Notalgoan hil dire oroz maitatuak;

Arraro heldu dire hain gizon hautuak.

Daskonagerre ez da herrian egotu,

Bastidan du notalgo bidea hautatu.

Xori errexinola diruri mintzatzen,

Arraizia badaki zer den baliatzen.

Lissardi bi aphezak dire mintzariak;

Bata ala bertzea urrezko mihiak.

Ez diote batere Mendiondok zorrik;

Nahi bada mintzatu xahar ahantzirik.

Goienetxe berritan egin da alkate,

Guziek haren xedei aithor on diote.

Laguntzeko baditu Dathané, Lissardi,

Diruz bezala kaskoz zimenduak lodi.

Goienetxe semea bada mirikua,

Gizon eder bezala, gaitz etsai hautua;

Payes eta Ducosek pilota gustatzen,

Ez hortako deusere balorean galtzen.

 

    Mainhotako heldeak duela segitzen,

Donibane hasiren burua altxatzen:

Jende on, toki hauta, guziak baditu,

Edozeinek luzean prezatzen baititu.

Neskatxek badituzte eskolan serorak;

Ez dire ahantziak muthilen beharrak:

Hiru Marista berrik dituzte argitzen,

Jakitatean eta ungian gidatzen.

Dumas egon da luze kargaren azpian,

Laudamenak baditu inguru guzian.

 

aurrekoa hurrengoa