www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Eskaldunak
Jean Martin Hiribarren
1853

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Eskaldunac, Jean Martin Hiribarren (faksimilea). Auņamendi, 1971

 

aurrekoa hurrengoa

KARGUDUNAK

 

    Kantoin bakhotxak badu bakezko juiea,

Gehien nahasduren antolatzailea;

Urrea balio du halako gizonak,

Zuhurki egitean dihoazkon lanak.

Juieak izan behar ezin juiatua;

Hartakotz guzietan, zuzen aiphatua,

Arimaz garbi eta bidetan miraila,

Orroiturik bertzenaz hirrigarri dela.

 

    Herrietan badire, Baldar-aphezekin,

Konseilari gizonak podore xumekin,

Hekin sinhestaleak hobeki maizenik,

Ez badire otsoak ardi zain emanik.

Alkatez mintzatzeko, luma galupetan,

Ungi onak badire bere egintzetan;

Ez dire hoberenak oroz maitatuak,

Bereziki lotzean gaxtagin eskuak.

Sobera ilhaun dena ez da on nihongo;

Batere ez izanik hainitz hobeago:

Gizon onak zirela zenbeitek diote,

Nahia egiterat utzi baitiote.

Eskas bada burua bere gauzetako,

Ez diteke hobea bertzen lanetako;

Guzien beharrerat denak eroria

Ez dezake antola nihongo herria;

Baldar-apheza bada ostaler axkide,

Arnoa edateko diru ez guphide,

Arratsa ethortzean, husteko ostatu,

Legearen oihuak ezaztatzen ditu.

Ez luke ere behar nihon estekarik;

Guti behar notari edo mirikurik,

Nahiz diren jakinen herri guzietan,

Flakezak direlakotz lakhet aldekotan.

Baldar-aphez onak du herria arthatzen,

Aitaren begiekin gaizkia haizatzen,

Konseiluari zuzen ematen kontuak,

Lo utzi gabetarik gauza aiphatuak;

Jakinsun zerk dakharken ona herritako,

Ez da huzkur noiz nahi bere lan uzteko;

Ez du bere bidea ikusten bakharrik;

Nihon ez dute etxek bakharka dretxorik;

Behar liteke ere aphur bat aitua,

Ez da aski hortako lur edo dirua.

 

    Nahi dute batzuek oroz nausi izan;

Sarthu nahi lukete sudurra Elizan

Eliza badu aski Eliza gizonak,

Hala nola herria Baldar-aphez onak;

Bururik dutenean, harrika ez hari;

Aitzitik ohorea emenda elkharri.

 

    Biltzarrean alkhatek herrunka lehena;

Heki da aiphatzea egin behar dena;

Bainan bertzela badu norbaitek ikusten,

Hortakotz ez beltzuri nihori egiten.

Beretzat izanen du bethi hoberena,

Odol hotzik adituz erraten dutena;

Ez du nihork izaten errateko hala;

Jakin ere behar da boza denen dela.

 

    Baldar-apheza bada gizon jeloskorra,

Iduritzen zaiona oro dela hura,

Bazter guziak ditu herritan nahasten,

Eta urtheren mentan iraka ematen;

Zaharren egin denak kausten ditu makhur;

Hari baizik nihori etzaio zor agur.

Zaharrek ere bada zerbeit bazakiten;

Asko minen ondotik bide hartu zuten,

Bide sobra errexki batzuk desegina,

Intzirina handitan berant uzten dena.

Baldar-aphezak ungi egin nahi badu,

Ahalaz behar ditu Elizak lagundu;

Ez du behar egiaz jostetan trufatu;

Nahasien aldea nihoiz besarkatu:

Gai aski badu tzarrak berk jaiuretan,

Zirikatzaile gabe herriko nausitan.

Ez badute ungiak onek sustengatzen,

Tzarren mareak oro luzerat hondatzen;

Handiek egiari trufa egitean,

Erakusten direla gaxtagin bidean.

Ondoan dire gero sabel minak sortzen;

Ikhasteko lukete zenbeitek mintzatzen.

Biltzar eta Elizak aitzen direnean,

Berthute gehienik izaten jendean.

 

    Iduritzen zenbeiti alkate direla

Herritan emateko Elizari gerla:

Aphezak baditezke bere itzalekin;

Bainan zer egin ere bortz Barrabasekin?

Arras gutiak dire Eskaldun holako,

Zeren diren guziak arrunt katoliko.

Besta handi denetan, Baldar-aphez jaunak

Elizarat joaiten, xarpekin emanak,

Ikhas dezaten orok, badela nausia,

Lurreko edozeinez gorago jarria;

Ondoren ondo hola ematen eskola,

Aphalak handienei plegatzen direla:

Ez luke nihork behar nausitzat ikusi

Ez duena Jainkoa ezagutzen nausi.

 

aurrekoa hurrengoa