www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Eskaldunak
Jean Martin Hiribarren
1853

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Eskaldunac, Jean Martin Hiribarren (faksimilea). Auņamendi, 1971

 

aurrekoa hurrengoa

    Frankezak izan ditu lehen Billafrankak;

Izenari darraizko oraino marrakak.

Horko aphezak dire lauetarat heltzen;

Dolhatz, Larre, Castaignet, Saint-Martin hek deitzen;

Guziek badituzte dohain bereziak,

Probetxuz hedatzeko zeruko graziak;

Azkenak bereziki gai oro baditu,

Amarru sobratuaz, gastatzen ez baitu.

Makhilari aiphatu soberak badire;

Eskaldunen kolpeak higuingarri dire:

Atzeman dute gatza herri dohatsuan;

Gaizkiaren ustela gazi haren suan.

Jauregian d'Arkangos guziek agurtzen,

Hartakoa ere da berthutez agertzen.

Semeak ere ditu nihongo maitenak,

Ezbaititu zoratzen urrezko izanak.

 

aurrekoa hurrengoa