www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Eskaldunak
Jean Martin Hiribarren
1853

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Eskaldunac, Jean Martin Hiribarren (faksimilea). Auņamendi, 1971

 

aurrekoa hurrengoa

    Ilkhi gaiten Kanborat urez mintzatzeko

Guti dukegu erran haren altxatzeko;

Omen handia badu urrungo hiritan,

Jakinsunek emana, gaitzen zebatzetan.

Beldur naiz baduela ontzekoa bizi

Hainitzen errenkura hark ixilarazi.

 

    Erdia bizkarrean, errekan erdia,

Urhandiak deramo gainari azpia;

Gainbehera plegutik hartu du izena,

Mihiaren ezpatak murriztu duena.

Gizon larriak dio etxea bethetzen;

Haur gehienek ere dute ohoratzen.

Aiphatzea askiko bakharrik Fagalde,

Hardoi, notari eme, aitu Delissalde,

Salagoiti errotor Ezpeletan dena.

Aphez mirail bezala, buruz sendoena;

Zelhai, aphez maitea, lehena kantako,

Nola gurutzeari bulhar hedatzeko.

Ezin ahantzia da Kanboko Zalduna:

Kanta batek erraten hari darraikona:

 

        Azantzako Zaldun hori

        Herri huntan errotor,

        Ez errotor, bai erorkor,

        Hura andria aldian bitor.

 

Ikharako denboran, ahantziz Jainkoa,

Izan zuen flakeza zin egitekoa,

Eta gero segidan, andrea hartzeko,

Komedia guzien khoro azkeneko.

Etzuen hola egin Zelhai fededunak,

Hartzerat ethortzean gizon harmadunak:

Ihesari eman zen lehenik airetan,

Bainan nola gardiak baitziren orotan,

Unhatu zen ondoan, harrapatu zuten,

Eta ikusi ere herio jasaten,

Baionako hirian, hitz on zariola,

Begirik idorrenei nigar zaritela.

Emazte bat bidean, zohala hiltzerat,

Athera zitzaioen eskamiatzerat:

Egizu, zion erran, othoitz enetako;

Hori aski izan zen haren ukitzeko;

Higan zuen bizia bethi nigarretan;

Hil dela deraukate grazien bidetan.

Aphez zuhurrak dire Jaurretxe anaiak:

Lehenak hedas ditu liburuzko gaiak;

Egin ere prediku asko elizetan,

Khar handik zabilkala arimen bidetan.

Hardoi aphezetarik bat da xoilki bizi,

Bihotz hoberik Kanbok ez du nihoiz hazi.

Azantza izatu da, pilota botatzen,

Parerik etzuena Franzian aurkhitzen.

Bazuen arreba bat gizon iduriko,

Jakak khenduz geroztik, ona pilotako.

Hiriart, Hirigoiti, bi aphez badire,

Bata ala bertzea buruz onak dire;

Lehenak ez du eskas aphaindura baizik,

Dohain badakharkena apheztuak goizik.

 

aurrekoa hurrengoa