www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Eskaldunak
Jean Martin Hiribarren
1853

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Eskaldunac, Jean Martin Hiribarren (faksimilea). Auņamendi, 1971

 

aurrekoa hurrengoa

IHURI

 

    Oragarren petralak pasaian garbituz,

Baionako alderat Adur izen hartuz,

Ihurik itsasorat jotzen du arinik;

Ur bide gutik dute hain bazter gizenik;

Bidaxuni diotza bazterrak ungitzen,

Ez bada iholdean sobera gainditzen.

Gehienean ez du errenkuratzeko;

Biltzen du artho, ogi, bai belhar neguko.

Ihurik hainitz arrain badu erraietan;

Izokinak hargatik ditu kolaketan;

Hango untzitan dabil jende orotarik;

Garbiak ez du hetan hainitz lehiarik;

Amoak hirrisku du musuen ukia,

Ez bazaio segitzen berekin nausia.

Hanbat gaxto, aldean, denari lokhartzen;

Kaskoin begia guti zeruak beldurtzen.

 

aurrekoa hurrengoa