Behobia hasi da egiten hiria,
Etxe guzia kasik agertzen berria,
Hirrisku ere badu berri egoteko,
Jendea zaiolakotz maiz ganbiatuko.
Barnetxen jende ona delarik berexten,
Etxe zahar guti da bide hortan kausten.
Gutik ere denboran zuten asmatuko
Herririk toki hortan zela agertuko.
Garda, soldadu eta jandarmez du gaindi;
Hoiekin Eskaldunak maiz egiten handi.
|