NAFARROA GOIKOA
Nafarroako etxe Zaharrak badire,
Bi Nafarroak luze betan bizi dire;
Español jarria da goiko Nafarroa;
Hibaia handia du hegotik Ebroa.
Baditu hoita hamar lekhoa luzean,
Eta naski hoita bortz zabaltasunean;
Franzia du mugarri iphar alderditik;
Aragon menditsua bixtan iguzkitik;
Iguzki sartzealde, Kastilla zaharra,
Guriopez duena agertzen mustarra.
Gipuzkoa, Bizkaia, itsaso aldean,
Hedatzen zaizko, berex, mintzo ber-berean.
Mendi gorenak dire Adi, Altobizkar;
Belateri darraizko ehun mila bizkar.
Hamabi ehun eta hoita hamalaua
Ez dugu jasan behar izan dadin gaua:
Xanpañako konde zen Thibaut aiphatua,
Santxo zazpigarrenaz suhi hautatua.
Ezkontzaz zion Blankak Thibauti ekharri
Nafarroa guzia, poxi prezagarri.
Ukitu zuenean ezkondu beharrak,
Franziako errege, Filipe ederrak
Hekin ume Joanna tronurat altxatu,
Nafarroako lurraz khoroa berratu.
Segidan izan nausi Ebruzko kondeak,
Gaston maitatu eta Albretar jendeak.
Hamabortz ehun eta hamekan bezala,
Albak eman zioen lege española.
Joannes Albreten haur Henry bigarrenak
Nafarroa-Beheran zituen izanak.
Margarita Baloa andre zuen hartu,
Eta Joanna Albret hartarik izatu.
Antonio Burbonek Joanna hartzean,
Jarri ziren aphur bat behar gerizean,
Eta mundurat eman hirugarren Henry,
Zeintarik laugarrena baitzaukun ethorri,
Henry handi deithua, Eskaldun odola;
Nahi bada Kaskoina bekhaitz dadiela.
|