ALABA
Salinan gaindi sartzen arrai Bitorian,
Mila herri duena bixtak agerian.
Han zituen Augustek Kantabreak herstu,
Hartako hiri hori Bitoria deithu.
Santxo handiak zuen altxatu hiria,
Sarrasinei khentzean gaudian bizia.
Badu zezenetako plaza ederrena;
Hor zelebratzen dute besta adinena.
Mororik ez omen zen han nihoiz nausitu;
Zortzigarren Alonzok zituen beretu.
Han arte Arriagan zituen biltzarrak,
Harat aphezpikua uzten Kalahorrak,
Lagun aitoren seme eta infanzunak,
Hautatzeko nausi on urthe zitezkenak.
Bitorian egon zen Josepen tresora,
Ihesi heldu zena Franzia aldera.
Gipuzkoa, Bizkaia, Alaba heiekin,
Barduli deitzen ziren mende lehenekin,
Berritan izan dute ehun aitzindari,
Ohore emaileak bere herriari:
Gibelalde, Arrondo, Zoroa bizia,
Ithurralde, Zagasti, Barnetxe handia.
|