www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Eskaldunak
Jean Martin Hiribarren
1853

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Eskaldunac, Jean Martin Hiribarren (faksimilea). Auņamendi, 1971

 

aurrekoa hurrengoa

MIRIKUAK

 

    Eskaldun gehienek miriku prezatzen;

Xapeldun kasik nihor hainbertze agurtzen;

Balin badire zenbeit higinak iduri,

Panpa eman bezote bere bulharreri:

Zertako behar dute othoiztu zerua,

Heda dezan lurrean gaitzen ifernua,

Jaun hek irabazteko ausarki urrea

Edo guri dezaten biziko ohea?

Halakoak ezagun edozein bidetan,

Xapelak gorri eta abreak mukhitan,

Xelina pelatua, kapa leihoekin,

Krapestuak hirrikan belhari puskekin.

 

    Izatu da denbora, zeinetan barberak

Baitziren sendatzeko ahal zen baxerak:

Purga eta lanzeta zituzten bahiak,

Etzitezkeiela hil hekien eriak.

Baziren ere bertze aireko barberak,

Sorgin kontra zuztenak balios indarrak;

Gaizo zenbeiti zuten ematen buruan

Etzuketela onik bere mirikuan.

Hetarik gehienek herri dute hustu;

Parisko mirikutan, hisopa usnatu;

Sorginekin astiak urrun joan dire;

Dohatsu Espanian jasanak badire!

 

    Miriku jarrikiei bere erietan,

Ez direnei lazatzen herstura minetan,

Esker diote jendek, nola Jainkoari,

Eta gutitan zaie eskasturen sari.

Erien atsegina, betan ikustea

Gorphutz eta arimen arthadun jendea!

Odol gabeko jende bakharrak badire,

Mirikuen etsaiak agertzen baitire:

Hek entzutean bada kasik errateko,

Herrietan direla etxe xukatzeko;

Ez badute sendatzen zenbeit berehala,

Irabazteko dute uzten dena dela;

Ehun biaia bebar, galdetzeko guti;

Halere herioan, ohoin izen bethi.

 

    Urthe multzua ez da eskolan egoten,

Urririk ibiltzeko erien ikusten;

Gostatzen da etxeri, gosta da lan ere:

Ikhasteko sukharrak gorphutz gostuz dire

Bere eginbideak baditu bethetzen.

Gauza tzarra onentzat nihori sakhatzen,

Lo egiten deskansu miriku zuhurrak,

Nahasi gabe hanbat zoro deihadarrak.

Eian duen denbora ungi baliatu,

Eian ez den Parisen sobera jostatu;

Ez diteke deskansu, gosta bada ere,

Mirikuntza ez badu ikhasi batere;

Ebasten du dirua erien arthatzen,

Ez badaki nihola hekien sendatzen;

Eta ankas bizirik balu dainaturen,

Bere arimaz luke kalte pagaturen.

 

    Ehun errenkura da aditu herritan;

Etziren oro behar eginak airetan:

Eri guti zuenak biaiak berratzen;

Astean aski zena, goiz guziz ethortzen;

Jakin gabez zer eman sendatzeko gaitza,

Akhabatzerat utzi erien gorphutza;

Ez nahikatu lagun, zerbeit egiteko,

Lau begi zirelarik hobe ikusteko.

 

    Zeruak eman ditu erremedioak,

Nahiz joren gaituen nozbait herioak;

Munduan ez du deusik egin alferretan,

Beraz erremedio on da eritzetan;

Ez du bizia nihork berea izaten;

Berak nahi dueino, Jainkoak emaiten;

Haren xedea bethi behar da segitu,

Era sendagailuez nihor ez trufatu.

 

    Idiak eritzean, zenbeitek egiten,

Buraso gaizkitzean, zaitena bekhaizten;

Ez hainitz naski, bainau, bakharrak badire;

Hekin gorrirazteko hauk erraten dire;

Ezin jasana baita, Eskaldun herrian,

Bihotzik hoberena gaindi den tokian,

Hain gogor izan dadin nihoren arima,

Ez ungi arthatzeko aita edo ama.

 

aurrekoa hurrengoa