www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Eskaldunak
Jean Martin Hiribarren
1853

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Eskaldunac, Jean Martin Hiribarren (faksimilea). Auņamendi, 1971

 

aurrekoa hurrengoa

    Semenarioak du Larresoro bezti,

Hari dio zor baldin joan bada goiti.

Eman ditu mundurat gizon hautuenak,

Nor nahin begitarat ager zitezkenak.

Dagerre theologal aiphatu izan da;

Haren kharreko aphez guti beharbada;

Semenarioan zen jarri aitzindari,

Estalki ematean doian etxeari.

Orai edertu bada, etzen bethi hola,

Dagerrek emana du gorde zaion zola.

Hari esker hainitzek erran dute Meza,

Hura gatik egin da ausarki apheza.

Aphezgai gehienak han dire aphaintzen,

Nausi onek dituzte eskolan argitzen.

Etxe batek izandu luze aphez berri,

Izena zakharketen denek Etxeberri;

Segidakoak dire Hiriart, Dithurri,

Dithurbide, hoik orok prestuak iduri.

Harriet theilaina egin zen notari,

Antzea ezagutuz bere buruari,

Eta froga utzi du Eskalduna zela,

Bihotz guziaz ere gorphutzez bezala,

Liburu bat egina hitzen bilhatzeko,

Ez jakitean batek zer ziren mihiko.

Diessen jauregia bada herri hortan,

Bera ere han dago zaion denboretan;

Suhitzat hautatu du Uztaizko semea,

Dohainik hoberenen urrezko bermea.

Adrien semea da haltzairuzko dena,

Gutik dute hobeki maite Eskalduna,

Hartako du herrian axkide ausarki,

Ez diteke holako nihoiz maite aski.

Etxegoien Baionan hainitz da prezatzen,

Badaki hark goizdanik legeak biphiltzen,

Ez diteke goibela ethorki harena,

Duelakotz burua guziz hoberena.

 

aurrekoa hurrengoa