www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Eskaldunak
Jean Martin Hiribarren
1853

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Eskaldunac, Jean Martin Hiribarren (faksimilea). Auņamendi, 1971

 

aurrekoa hurrengoa

ESKAL-HERRI BAKHOTXA

 

    Ez nuen arren nahi joan urrunago,

Segitzen dut lerroa hainitz aitzinago,

Erran ondoan nola lehen Eskalduna

Hedatu zen pusketan Ibernia barna;

Toki haren izena aspaldi Irlanda,

Erran nahi eskaraz ur erdiko landa.

Mela eta Giraldik dute erakusten

Hango jendea mendez Kantabretik jausten.

Eskoti deitzen ziren hekin arabera,

Eta Eskaldun daukat izen hori bera,

Hala nola Angeles izen bertze asko:

Berry, Derby, Arrubi, Cantorbery, Beko.

Joan da Irlandarat lehen Eskalduna,

Nola baidoha orai Montebido barna.

 

    Nola duzke zuhaitzak zazpi adar eder

Begitan ditezkenak andanekin ager,

Hala da Eskal herri zazpi alde jartzen,

Bederen hurbildanik bazaio beiratzen.

Aldean Laphurtarra ez da Xuberoko,

Ez eta Nafartarra nahi Alabako;

Hemen jaio herriz du bakhotxak izena,

Bainan urrun edozein nahi Eskalduna.

 

    Nafarroa-Behera, Xubero, Laphurdi,

Franziari zitzaizkon partiletan geldi.

Españiako dire Nafarroa gora,

Alaba, Gipuzkoa, Bizkaia ederra.

 

aurrekoa hurrengoa