www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Eskaldunak
Jean Martin Hiribarren
1853

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Eskaldunac, Jean Martin Hiribarren (faksimilea). Auņamendi, 1971

 

aurrekoa hurrengoa

ERRIENTAK

 

    Herri bakhotxak badu bere errienta,

Burasoen ondotik haurrek behar aita.

Izpiritua dute eskolan argitzen,

Jakitaten athea itsuei zabaltzen;

Bizia daramate aphezek bezala;

Bertzenaz ez litezke nihoren miraila.

Ahantzi da denbora zeinetan Pabetik

Heldu baitziren zenbeit eskasa kaskotik.

Orduan nahi zuten apheza trabatu;

Hek bezenbat zirela zioten kondatu;

Itxiki behar zuten pausua heiekin;

Ez bururik aphaldu nihongo jaunekin.

Holako sinhestean izatu direnak

Urrikitan aurkhitu dire gehienak;

Jasan-arazi dute, izan jasaiteko;

Beharrak erakutsi zer zen egiteko.

 

    Gehien errientak ungi joan dire;

Hekin artean buruz lehenak badire;

Ungia dutenean arthoski laguntzen,

Jende guziak ditu lorian beiratzen;

Halakoek bidea zabal segidako;

Nihor ez alferretan ungi ibiliko.

Segi bezate lana oraino bezala,

Jendearen gogorat egiten dutela;

Ungi dire ikusten, nihon ez hobeki;

Eskutako xoria ez larga zoroki.

Jende onek egiten errienten ona;

Errienten eskolak herriko omena:

Eskaldun herri oro zuharra delakotz,

Errientek izanen menta sekulakotz.

Errientekin dire anaiak kondatzen;

Berthute handiagok dituzte gainditzen.

 

    Lan gaxtoa dutela, errex ikustea;

Gauza beren erasten higatzen mendea:

Hek bezala ez denak unhatu luzeki,

Zer buru hauste duten erraten ez daki.

Bainan lan guzietan behar da orroitu,

Arrosa arantzekin bethi dela kaustu.

Ez uste izan nihor duela handitzen

Nahaztailen oihuak, denean aditzen:

Errient esklaboak, lagun gaitzatzue;

Hobeki bizitzea emana zaitzue.

 

    Hola mintzo direnek bere ona nahi;

Hanbat ferekatzaile, balitezke bahi,

Berea dutenean nolazpeit atzeman,

Grina guti dutela bertzentzat ariman.

Oraiko errientak baitire erneak,

Ez ditu atzemanen gaxtagin sareak;

Hek eta bertze jende herrietakoa,

Beira nihoiz jartzetik gaxto menekoa:

Erresuma nahasiz, zerdak emendatzen;

Egin diren gastuak nekheak pagatzen.

Heldu dire gaxtoak erraten dutela

Jende xehe arintze ordu litekela:

Hek sinhetsiz, buzokak harmak ditu hartzen

Anaien odolean eskuak gorritzen;

Joaiten da etxerat, kantaz bitoria;

Bi egunen buruko akhabo hirria.

Haren odola esker, jaun batzuk goititu,

Bainan jende xehea lehengo gelditu:

Zer, uste zuen bada tronurako zela,

Urrez egin alkhia harentzat zagola?

Kasu guti hari da nahastaile tzarra,

Izan dadin ala ez jendea beharra,

Baldin zango emanez haren bizkarrean,

Eskua sartzen badu ausarki urrean.

 

    Errientak herritan jaun batzuk baitire,

Hobeki aphaindurik ez baita batere,

Galtza eta maipolis lerdenak soinean,

Jaunskil aldagarritan besta egunean,

Lephoan mokanesa, jabotan urrea,

Bethi ungi dirdiran buruko ilea,

Errientak, zuei da hedatzea argi;

Gehien dakitenei gidatzea ungi.

Hazi zaituzten jende hanbat nekhatua,

Ez bedi nihoiz izan gaizki pagatua;

Gazteriaren ona zuek behar egin;

Beira nihon iraka zoroki eragin:

Arina balin bada nonbait errienta,

Hari segitzen zaio jende enoxenta.

Elizetan baitire kantari maiz aski,

Gutiri gerthatzen da jartzea lazoki;

Hartako gehienak, aria onetan,

Higatzen ere dire Eskal-herrietan.

 

aurrekoa hurrengoa