www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Eskaldunak
Jean Martin Hiribarren
1853

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Eskaldunac, Jean Martin Hiribarren (faksimilea). Auņamendi, 1971

 

aurrekoa hurrengoa

    Makaia, Gereziet eta Mendiondo,

Ursuian dutelarik zangoentzat hondo,

Agertzen dire arrai ontasun guritan,

Zahar kondatuz Garro aitoren semetan.

Hiru hogoita hamar urthe zituzkeien

Mende hamekakoak, iduri guzien,

Noiz ere Garrokoak baitziren ageri,

Ohore ziotela handiz Laphurdiri.

Gerezietako da Noges notaria,

Bihotzez ona eta elheketaria.

Mendiondon da sorthu, dohain egunean,

Mende hau zitekela bere hamarrean,

Hiriart, aphez saindu, egina zeruko,

Bizia predikatzen higatu orduko,

Makaiarrak: Bidegain, errotor zaharra,

Erakutsia luze arimentzat kharra;

Berho, aphez orotan prezatzeko dena,

Lanari behin ere ihestu ez dena;

David Hiriart seme, berant apheztua,

Legez eta eskaraz ezin ixildua;

Etxepare zuhurra, theologal hauta,

Eta Hegi, errotor gozoena baita.

Lekhuineko dire Kornu gustuduna,

Eta Poxelu gazte, buruz hoberena;

Bi jaun aphez horiek, ungi egiteko,

Ez dute eskas bihotz, agor dena maizko.

 

aurrekoa hurrengoa