www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Eskaldunak
Jean Martin Hiribarren
1853

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Eskaldunac, Jean Martin Hiribarren (faksimilea). Auņamendi, 1971

 

aurrekoa hurrengoa

BIZKAIA

 

    Bizkaiko mendixketan sortzen da hirria,

Aberatsa du haran ageri guzia.

Bilbao du lehena hiri guzietan,

Asturiako ilek daukatena mentan.

Ansa du hiri horrek arrainez bethea,

Aiphatua da hango angula maitea.

Señoria Bizkaiko titulu lehena,

Ohore handiz bethi ekharri duena.

Meheak ditu lurrak asko bazterretan,

Xakolin prezatzen da gaztainen artetan;

Bada marmola eta mea burdinazko,

Mende bederatzian higan zen gorasko;

Ordutik bazituen biltzar bereziak,

Bere aztura zuhur eta justiziak;

Bainan Kastillak zuen luzean beretu,

Eta fuero maitez lastersko larrutu.

Felipe bigarrenak, maitez bizkaitarra,

Aitoren seme egin haren haur suharra.

 

aurrekoa hurrengoa