www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Eskaldunak
Jean Martin Hiribarren
1853

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Eskaldunac, Jean Martin Hiribarren (faksimilea). Auņamendi, 1971

 

aurrekoa hurrengoa

    Ainhoan aurkhitzen da jainderik maitena,

Bethidanik izan du omen garbiena,

Pilota jokotarat gaztek gura dute,

Josteta zilharrago hauta ez dukete.

Hango haurretarik da Mazondo apheza,

Haur rnaiteagok ez du nihoiz eman Meza,

Izpiritu bezenbat badu modestia,

Berthute bazterretan sobra ahantzia.

Hiriart gardetan da gora aitzindari,

Etziteken kargua eman hobeari,

Herriko odola du bethi garraiatzen,

Haltzairuak diotza xedeak beztitzen;

Izan da Peroxegi, kapitain hautua,

Nafarroan erregek berekin lothua;

Etzen xoilki jakina gerlako lanetan,

Bazuen jakitate zahar eginetan;

Bekaz da alkatetan nihongo maitena,

Eta Mazondo haren lagun hautuena.

 

aurrekoa hurrengoa