www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Eskaldunak
Jean Martin Hiribarren
1853

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Eskaldunac, Jean Martin Hiribarren (faksimilea). Auņamendi, 1971

 

aurrekoa hurrengoa

    Franses eta Angeles gorthetaro jaunak

Eraman aldarerat lili eskaldunak;

Herri guzia jarri aitoren semetan,

Moroen kontra egin gudu handietan.

 

    Sinheste onak hetan beiratu bizia;

Mahometen banderak ikusi hobia;

Berthute handienek luze distiatu;

Seinaleak etxetan ez dire suntsitu.

 

    Hekin iraupenari bada beiratzeko;

Etziren fede gabe nihoiz atherako;

Ez izatea buru arin baliatu;

Arima solidoak Jainkoak maitatu.

 

    Zazpigarren mendea hamasei urthetan,

Garzis erregetzean eskal-herrietan;

Donibane Garazik ala Nafarroak,

Biek nahi ohore emana khoroak.

 

    Bainan zer du egiten errege tokiak?

Populu bera ziren eskaldun guziak;

Herri bat edo bertze hautaturik ere,

Khoroatzeko bestak guziek ohore.

 

    Aitzindari bat eskas elkharren aitzeko,

Garzis hautatu zuten bere gidatzeko;

Amezkoako konde nor zen orok jakin;

Altxatua izan zen guzien bozekin.

 

    Errege egiteko aiphua zenean,

Populuak egorri, bere izenean,

Sei ehun gizon gazte eta hainitz aphez,

Inguratzeko gauza behar ziren arthez.

 

    Khoroa ematean, beso altxarazi,

Guzien onarentzat nahi zela bizi,

Etzuela legerik berak ukituren,

Beiratuko zuela dretxo bakhotxaren.

 

    Gregorio bigarren aita saindu zela,

Garzisek khoro hartu errege bezala;

Aita Sainduak buldan Burunda aiphatzen;

Han erregetu zela Garzis seguratzen.

 

    Berrogoita bi urthez egin zuen gerla;

Moroei khendu etxe, gaztelu bezala;

Urrungo bazterretan omena hedatu;

Jaun arrotz handienez harmada berratu.

 

    Haren seme Inigez etzen gutiago;

Moroak jarrarazi aitaz urrunago;

Hekin eskuetarik athera Iruña,

Aise etsi etzuten segidako miña.

 

    Etzuen nahikatu han galdu denbora;

Segi zuen Alaizat etsaien bandera;

Jakaraino egorri Aznar jakinsuna,

Dohain bereziekin bihotza zuena.

 

    Lau errege Arabei hark heda sareak;

Hekin buruen bixtan kantatu gaudeak;

Oteizar ethorkia ohorekin geldi;

Aragonako Konde jarri Aznar handi.

 

    Isaban hil Inigez gloria handitan,

Mende bederatzia zelarik bietan;

Aitoren semek maite, gerlari handia,

Berrogoita lau urthez higatu bizia.

 

    Haren seme Garzia agertu ondoko,

Behar ziren gaiekin ordu denborako.

Moro berri jautsiei eman behar buru,

Bertze etsaik ere zuela inguru.

 

    Ikusiz Eskaldunak jausten menditarik,

Ezin khenduak lehen parrapiotarik,

Segitu nahiz ere gerla Espaiñian,

Karloman agertu zen Pirenen herrian.

 

    Izatu Zaragozan setio ematen;

Eskaldunek han arte deusik ez egiten;

Gibelakoan zuen erre Iruñea

Eta asaldan eman menditar semea.

 

    Otxoa bigarrena gida zuelarik,

Mendi artetan jarri elkhar aditurik;

Aitzindariak men bendekua nahi;

Bere aiten azote, hau Karloman bahi.

 

    Harmada Franziarat sartzen bi partetan;

Karloman bera lehen aitzinekoetan;

Bigarrena kargekin, eta ohointzekin,

Heldu pisu, eztiki, lazo itxurekin.

 

    Ibañeta lehenak higan eta jautsi;

Trabarik xumerena nihon ez ikhusi,

Nahiz zen enbuskada Oriarriagan,

Oihan eta harrokaz estali errekan.

 

    Hura gorde zeneko bertzea agertu;

Halako bazka guti etsaiek jastatu;

Etzen gudua izan, bainan herioa;

Hirrisku gutirekin han gizona joa.

 

    Bat etzen handik ilkhi, nihon kondatzeko

Etsaiak othe zuen molderik jotzeko;

Eska dun lan guzia harri biratzea,

Lehertzeko errekan franses ohatzea.

 

aurrekoa hurrengoa