www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Eskaldunak
Jean Martin Hiribarren
1853

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Eskaldunac, Jean Martin Hiribarren (faksimilea). Auņamendi, 1971

 

aurrekoa hurrengoa

APHEZAK

 

    Eskaldunek apheza goraki maitatzen,

Nihori gehiago ohore bihurtzen;

Hura da gurutzetan bilhatzen dutena,

Bozkarioan ere nahien laguna;

Hainitzek hura dute bere konseilari;

Edozein gauza dute fidatuko hari;

Etxekoa dutela, denei iduritzen;

Ez dire etxekoei hala idekitzen.

Badakitza jendetan nondiren beharrak;

Xukatu behar ditu guxien nigarrak;

Nahasterik denean edo kolpekarik,

Ez du gorde nahiko bere bisaiarik:

Bizian, herioan ezin ahantzia,

Errex da endelgatzen haren gutizia.

Guziek nahi dute harekin axkide;

Nihork hari bidetan agurrik guphide;

Edozein hersturetan dute lagunduren;

Harengatik zer nahi lukete utziren.

Ez dute bortxaz maite, aitatzat daukate;

Nihortaz gutiago beldurrik ez dute,

Jakinsun ez duela bilhatzen gaizkia,

Bainan bai hedatzea guzien ungia:

Aldarean agertuz Jesus bat bezala,

Zazpitan egunean othoitzez dagola,

On eta gaxtoentzat galdez zeruari,

Predikutik egia erranez orori.

 

    Handi-xumen axkide, guti du bererik;

Gehienek hiltzean ez uzten dirurik.

Khendu dioten oro esketan handiri

Hedatzen berehala hauzo beharreri;

Ohoinek bihurtua nausiei emaiten;

Bide guti hauziei herriz kanpo uzten:

Nola ez jende onak hura maitatuko,

Lege baino hobea gaizki urruntzeko?

 

    Aho zabal zenbeitek badute erasten,

Hainitz diru dutela aphezek izaten,

Kaskodunak badaki, nihor gobernutik,

Ez dela bere pagan hek baizen axitik;

Bortzek hekin etxea dutela ostatu,

Hek dutela atzea maiz behar freskatu.

Bakharrik ez balire bizitzen sobreki,

Ohoreak luzkete eginen meheki;

Ankas balin badute buraso beharrik,

Edo ekolatzeko egin den gasturik,

Doiean dituzkete urthe bi buruak

Atzeman zorrik gabe, bahi liburuak,

Behar dute beztitu, eman bazkariak;

Hainitzekin dituzte bortxazko ariak:

Eian orai nork duen, ethor arabera,

Herrietan egiten aphezen berdura.

 

    Badute aphez orok herrian esteka;

Ez litezke bertzela izurri atheka;

Arthaldearen ona, bere on daukate;

Gorphutz eta arimaz arthak diotzate;

Miragarria dute bere erregela,

Munduan guti nahi bizi hek bezala;

Jar ditezke, zein nahi, mirailen pareko,

Hekin hitz eta obrek zer duten khentzeko

Liburu, eri eta aldare sainduak,

Horra hekin biziko lore hautatuak.

 

    Hainitzen sinhestea, etsai aphezekin,

Ez ditekela ungi gertha nihorekin;

Aphez etsaia dela bethi gaizki heldu,

Goiz edo berant zeru zaiola goibeldu.

 

    Balin badu etsaik aphezak herritan,

Bilhatu behar dire tresna tzarrenetan:

Huzkur edo lazoak, etsituz arima,

Min aitzea badela bertze erresuma;

Bekhaizten ere heiek Elizei uzteko;

Ez dute mihi baizen kontra mintzatzeko;

Galdetzen bazaiote deusik eman duten,

Muskerrak baizen ferde, ixilik egoten.

Halakoak maizenik izaten ondoan

Aphezen ogi behar, eme herioan.

 

    Ohore aphezentzat, etsai izatea

Nihork ezin zehatuz dabilan jendea;

Bide hoberenetan unhatua denak,

Beztu nahiko ditu hetan dohazenak.

Ez du nihork ikusi apheza ihesten,

Etsaiak duenean lagun galdegiten.

 

    Aphezak direnean herritan eskastu,

Jende ungi zaleak lanak izan ditu:

Etxe arthikitzailek zimendu bilhatzen,

Gaxtaginek aphezei halatsu jazartzen;

Egiari mihia pikatzen denean,

Ohoinen atzaparrak, bere orenean.

Zoroak dire beraz zenbeit jaun modako,

Ez direnak oraino erreka jotzeko,

Tzarren alde direnak agertzen lorian:

Nigar onik laukate hekin bitorian!

Gudu gaxto duenak aphezei egiten,

Eskua tzarrei bethi diote ematen:

Hartako adimendu gehienek aski,

Mintzatzeko tzarrekin Elizaz zuhurki.

 

    Eskaldunak hil nahi apheza aldean;

Hura du bere lagun, munduak uztean.

Gorphutza beztitzen da bizian bezala,

Eta ematen zaio gainetik oihala;

Deus ez da garbiago gorphutz hura baino,

Hauzoek eramana bere hobiraino,

Lerroan ahukua delarik segitzen,

Eta hil othoitzetan partalier jartzen.

Erdi ungi direnek, hainitz Elizetan,

Argia pizten dute, Meza erratetan,

Urtheak diraueino, eta erakusten,

Hilak ez dituela sekulakotz uzten.

Jakinez hilentzat den bizien fedea,

Ez da hain latz izaten hobiko bidea.

 

    Hobiak badituzte guziak bereak;

Berritan ibiliek ez eskas loreak;

Baratzeak bezala zenbeitek arthatzen:

Damurik hor-hemenka bakharrak lazatzen!

Elizatik lekhora, lakhet du jendeak

Hilen hobi gainean egiten galdeak:

Hola joanen eta bizian artean,

Aria itxikitzen fedeak luzean.

 

    Orroitzean guziak harako garela,

Sekulako etxea han beharko dela,

Hilharriak nahi du izan aphaindua;

Ez da mende batentzat egin gaztelua;

Jainkoak arima bat deithu duenean,

Harat eraman zaio, dolu minenean,

Gorphutz beharko dena egun batez piztu;

Nola nahi beiratuz, arthak nahi ditu.

 

    Elizetan seinale jenden agortea;

Hek dire mira onak, nola den fedea;

Izan diteke hiri, fede guti duna,

Nihongo Elizarik ederren duena:

Errex da egitea, bertzen diruekin,

Etxe saindu dorredun pika-harriekin;

Bainan othe da nihon, herri berezkorik,

Eskaldun Elizekin parezkatzekorik?

 

    Zer ere zuzenago, baizen ikustea

Ederrenik altxatzen Jaunaren etxea?

Presondegiak dire Kaskoinetan eder;

Ez dezake halako Eskaldunak ager.

Herri sartze orotan Eliza ageri,

Dorreaz dagoena hurbil zeruari;

Hiru edo lau lerro seilharu baditu;

Bere toki hautuak gizonak han ditu;

Emaztekin batere, hola nahasterik;

Ez luke beherean han duen gusturik.

 

    Badute Eskaldunak sinheste osoa,

Mintzatu izan dela denboraz Jainkoa;

Ez duela gizona utzi ilhunbetan,

Izpirituz dohatu duen egunetan.

Elizan segituak guziak haurdanik,

Guti kausten arimaz artha ez dutenik;

Egia saindueri aithorra diote,

Hekin sustengatzeko beldurrik ez dute;

Asko tzarren tokaio, altxatuz trufari,

Ez dire oldarturen ungian nihori;

Nahiz diren erorkor, bertzeak bezala,

Ez du gaizkiak aitzen hekien tralala;

Hizkuntza tzarra dute hedoitzat beiratzen

Ez ditu argi sobrak batere izitzen.

 

    Lastima da jaun zenbeit ikustea sortzen,

Thuztatzeko egia, direnak handitzen:

Kokotsean bizarra, buruan xapela,

Iduri Elizako sobera direla!

 

    Sinheste ez duena, on da orotako:

Galdegitzen zerk duen hura beiratuko,

Nahi hada laguna nonbait arrobatu,

Edo nahi badio kanibeta sarthu?

Tzarrek dute fedea oinetan ematen;

Barne oneko jendek ez hala egiten;

Deskansu handia da Eskaldun herritan;

Nausiak egon beitez ikusi bidetan;

Berritan sor diteken goibel ez axola,

Izan da gehienik galtzaile odola:

Nigarra egin dute bortz jaun handik larri:

Zeren egia zuten gathetan ezarri!

 

    Emazte berezi bat Elizetan bada;

Haren behar handia ezagutua da:

Andre-serorak ditu Elizak arthatzen,

Bere bizi guzia hetan du higatzen;

Errankisun biderik, etzuen bidetan,

Hautatu dutenean zenbeit Elizetan;

Ohorezko etxetik zuen ethorkia;

Aldare aphanitzetan, bere gutizia.

Eliza hastapenan baziren holako,

Bere ehun lanetan aphez laguntzeko;

Ez dire eskonduak; horra ithurria,

Zertako den onhesten hetazko jarria;

Guziek ohorea diote ematen;

Hekin nausitasunak nihor ez bekhaizten,

Elizetan badire agertzen zimenak.

Eta nihor urrundik bezten ez dutenak.

 

    Ez da Andre-serora moda dakharkena;

Haren jauntzia bethi izaten ilhuna;

Ez du arintasunik bere itxuretan;

Mezaren entzuteko bezti da kapetan;

Nihork ez bezala du bere burukoa;

Orori du ematen bertzela pikoa:

Ez uste nihoiz dela hirrigarri jartzen;

Nihork ez du agurra hobeki beiratzen;

Ez da hobekiena edo gaizkiena,

Hark bere moldatzeko ematen duena;

Nihork ez du erranen sobera duela;

Ez eta ere deusen eskas baduela.

 

    Doluduna minean serorak segitzen;

Bera utzi behar da hitz onen hedatzen;

Hura da othoiztua argien pizteko,

Ahukua Elizan agertzen deneko;

Hura du minduriak lagun hurbilena,

Maiz bere etxeraino segitzen duena.

Elizari eman du bere izatea;

Gehienetan badu herriko etxea:

Herri eta Eliza ditu baratzeak,

Urruntzen dituztenak haren arantzeak.

 

    Eliza, ez duena Andre-serorarik,

Ezagutzen da laster ehun saretarik:

Ez dakite gizonek, emaztek bezala,

Zikhin bilhatzen edo aphaintzen oihala.

Hekin ona dutenek frogantzaz ikusi,

Ez dituzte nihondik egorri ihesi,

Bere bizi zuhurraz, mirail batzuk dire;

Hekin hitz onen behar hainitzak badire.

 

aurrekoa hurrengoa