www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Eskaldunak
Jean Martin Hiribarren
1853

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Eskaldunac, Jean Martin Hiribarren (faksimilea). Auņamendi, 1971

 

aurrekoa hurrengoa

GIZONAK

 

    Lanetik bizi dire Eskaldun gizonak;

Laborantzak galdetzen beso gehienak;

Lehia gutirekin hiriko bestetan,

Aski jakinsun dire, bere beharretan.

Ez badakite seda nola den apliaintzen,

Berinak nola dire leihotako urtzen,

Nihork erakutsiren golde ibiltzea,

Eta arropa sendoz gorphutz estaltzea.

 

    Attona zenbeit bada galtza motxen alde,

Aspaldi gehienek utziak debalde;

Ez da berritz sorthuren moda hekiena,

Nausi delakotz ere aztalik txarrena.

Galtza luzetan dire oraiko gizonak;

Maipolisek hartzen gainetik errainak;

Gaphelua buruan; eskalapoinekin,

Gathaska dutenean kanpoko lanekin;

Ibiltzeko oin hutsik, ez batere huzkur;

Ez dute hartarakotz gutiago agur:

Deusek ez du baxatzen laneko gizona;

Bertzenaz badarama bizi behar dena.

Badakite beiratzen osasuna ungi;

Parisat joan gabe, pizten dute argi;

Nihor gutik rnunduan hain gorphutz sanoa;

Irudi badutela indarren gakhoa.

Ikusten dire hetan, bizi luzenean,

Ez direnak izatu, miriku menean.

Hekin osasunaren beiratzaile ona,

Bizi bethi izariz eraman dutena;

Pitxerretan ez dute sudun edaria;

Gehienen mahasti sagarno horia;

Baxera hainitz gabe egiten bazkari;

Gasna, artho, esnea, maizenik afari,

Jan-edana sobreki hartzen dutelarik,

Lanik gogorrenetan hari direlarik,

Indarrekin hainitzak bizitzen mendea,

Hortz alferrek mainekin mirikuz galdea.

 

    Laborariak dire errege herritan,

Laborari dutenak zokho bazterretan;

Ez dute txapelduna sobra ferekatzen,

Non ez den guziekin bera nahastatzen;

Eman dituzte frogak, bazterrerat utziz,

Hautatu direnean berak bere nausiz.

 

    Jakiteko Eskaldun biziaren gaina,

Joan behar liteke, astia duena,

Ikusterat bertzetan nola den jendea,

Lanetik duenean biziko moldea.

Bazter edozeinetan hainitzak bizitzen

Larrua erdiskaxe dutela estaltzen,

Arropa tzar, zirtzila, zikhina jarian,

Iduri lan dutela bethi ongarrian.

Ez dute Igandetan jauntz aldi berririk,

Hain guti zortzi guziz athorra xuririk;

Hartzak arras iduri, ontasun ibiltzen,

Igandetan ez dute bertzela fringatzen.

 

    Hiritan bere ustez gaina duen jaunak

Bekhaizteko lituzke gizon Eskaldunak:

Ez badute urrea hark bezala metan,

Odol garbiagoa daukate zainetan:

Zenbat gaitz hiritarrek urrekin ibiltzen,

Aisiari direnak hainitz jarrekitzen!

Hekin berokeriei darraikote gaitza:

Buruko min, sukhar beltz, herio murritza;

Hekin oheko dire bizi jelosia,

Bihotzetan emaile gerla nahasia,

Eta grina sukhardun, suge bethikoak,

Bakea nahastaile, dohain hirikoak.

 

    Eskaldun gizonak du elgea bilhatzen,

Bere lanen ondotik, deskansuz lo hartzen.

Gorphutz dio tinkatzen gerriko gorriak,

Erretzean lephoa iguzki goriak;

Estalki da kapusail, illaginen lana;

Hura iduria da Afrikar kabana.

Bi ixuritan dire etxe zaharrenak;

Seinalatzen dituzte asmu errexenak;

Menta handiak ditu kolore gorriak;

Hartaz dire Eskaldun gustu bereziak;

Urrun aiphatzen dute athorra xuria,

Seinalatzen duena Eskaldun garbia;

Abarka, ezpartinak, biaiarrak maite;

Zapatek ohorea Elizako dute.

 

    Asko gizon herritan, Bezperen ondotik,

Hurbiltzen dire pausuz museko tokitik;

Han jokatzen krakada, oihuz hordagoka,

Mahain berean jarriz lau edo seirazka,

Oren pare bat duke jostetak irauten;

Erretiran kanporat guziak joaiten,

Guti dela horditzen igande saindutan,

Edo laneko huzkur astelehenetan.

Igande, Bestak, dire Elizen meneko;

Bertze egun guziak arrunt lanetako;

Hola emazte gaxok ez behar miretsi,

Jaunek diotenean astea iretsi.

 

    Igandetan gizonek solasak egiten:

Nola duen haziak gehien ematen,

Zer duken merkatuan egin aziendak,

Noraino behar diren erabili landak,

Zein den balios suko gorapen egurra,

Eian artho bahi den neguko elhurra;

Beherapenan behar arno ganbiatu;

Artho lehen eginak maiz premiak ditu;

Negu luzeak ditu ontzen baratzeak;

Mertxika goiztiarra zaintzen hormatzeak;

Onkailua emanez ausarki lurrari,

Egiten zaio mami, nola idiari;

Eta heldu denean aldiz agortea,

Ez lurra berehala izaten errea:

Lur gizenek abrea laster gizenduko;

Abrek bethi lurrari urin egorriko;

Iralekhu hoberen, ferdailu laudetan;

Probetxu guti kausten hainitz ibiltzetan.

 

    Ez du laborariak nihoren beharrik;

Erregek behar dute haren bihitarik;

Maiz urrea biltzen da, arimen galtzeko;

Herioa heldu da, deus egin orduko.

Nondik nahi gizonak herioarat jotzen;

Ungi bizi direnak hobekien hiltzen:

Lanetik Eskaldunak joaiten zerurat;

Ez hain errex guziei higatea harat:

Bilha dabiltzanean zeru lurrekoa,

Guti artha dukete bide zerukoa.

 

    Etxeko-Andrea da Eskaldun señora;

Etxeko jauna berritz, errege ardura.

Ilhabethean behin bera da joaiten,

Zer duen merkatuan abreak egiten;

Maizago dabilanak etxea hondatzen,

Ez baita laborantza pasaian ibiltzen:

Merkatu guzietan aria duenak,

Iduri karriketan alfer dabiltzanak;

Batzuk ala bertzeak, guzien trabako;

Goseak iretsiren oro azkeneko.

 

    Badohaz zenbeit etxe laster errekarat;

Ez da zeren beiratu bethi partilarat;

Lazokeria bada haizatzen etxetan;

Lana ez da segitzen behar den funtsetan;

Arropa berri ere, nahi sobra maizko;

Zaharrenak bezala, ez dire bethiko;

Josteta arinetan errexki egortzen

Lehen ontasunentzat zirenak beiratzen;

Gida ona denean, etxeak irauten;

Emaileari lurrak bethi du ematen.

 

    Besoak uztarturik, igande goizetan,

Laboraria eder, landa bazterretan,

Ontasunen ikusten, zenbeit lagunekin,

Buru gordoak ukiz, hirri zuriekin!

 

aurrekoa hurrengoa