www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Eskaldunak
Jean Martin Hiribarren
1853

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Eskaldunac, Jean Martin Hiribarren (faksimilea). Auņamendi, 1971

 

aurrekoa hurrengoa

KRIKETAK

 

    Eskaldun emazteak lainhoki beztitzen;

Upulurda, jakekin, athorrak gordetzen;

Kasakina, buruko eta lephokoa,

Zapata herrestekin, jauntzi bethikoa.

Igande egunetan, Etxeko-Andreak

Elizarat joaiten lephotik urreak:

Izpiritu Saindua dute gurutzetan;

Berriak hasi dire trukatzen gathetan;

Soin seda eta kapa hainitzek ekhartzen;

Buruko organdila, xuriz arrimatzen.

Gutiago direnak bere ethorkitan

Mantalinekin dire igande-bestetan;

Astelehen guziez, balioan deusik,

Zangarrak gorri eta zangoak orthutsik,

Axiroinak bortz aldiz odol dituztela;

Alaba hoberenak ikuskidin hola;

Edozein lanetako dituzte besoak,

Ondoren ondo segiz bere arbasoak.

 

    Bainan aurkhitzen dire neskatxa bakharrak,

Bere soinekoetan ederki beharrak;

Hek erosten ongentu ilen leguntzeko,

Orenak ez bekhaizten mirail aitzineko,

Liztorren pare gerriz, esku xuriekin,

Andren gisa josizko soin amarantekin,

Brodekin hertsitarik zimenduz dirdiran,

Erreginak iduri bere aphainduran.

Luzeki izan dute gudu orrazekin,

Emanez arreztelu itxura gorekin;

Etzuten ere nahi buztana dilindan

Buruko plegatutik hiru ezkinetan;

Ile beltzak zituzten papilotatuak,

Beharri aitzinetik flokan hedatuak;

Gerriak hertsatuak, sobera bezala;

Tartanak bizkarretik, nardaz utziz xala.

Orai ere buruan adarrik ez dute;

Trenxoin gibel itxura khoro dakharkate;

Aitzinetik burua ageri erdia,

Ilea sagerdeka bi alde jautsia,

Dirdiratzen duela mazelan behera,

Beharri gibelean sar arte ondarra.

Españolek ilea ezpartzatzen dute;

Nola nahi den, arthak ungi diotzate.

 

    Holakok ez haintzurrei gustu atzematen;

Ez bezteko larrua, jartzen dire josten,

Hainitz hedatzen ere hiri goibelerat,

Jaun zenbeiten neskato arrai higatzerat.

Herrietan badaude, hoita bortz urthetan,

Ikusten ohi dire gurutze handitan:

Aphaintzen baizik zeren ez duten ikhasi,

Muthil gazteak zaizte joaiten ihesi;

Buru duten guziek nahi neskatxetan,

Aphainduraz bertzerik, ezkon orduetan.

Zenbat neskatxa ez da bazterrerat uzten,

Zeren ethorkiari ukho egin duten!

Asko jaun suspitxekin neskato direnak

Ez ditu bilhaturen Eskaldun azkenak;

Joan badire, joan, ez dute herrian

Beiratzaile bihirik kausten gazterian.

Berek ere ez dute esku beltzik nahi,

Jaunenak dituzteino itzalaren bahi;

Bainan kopeta edo larru zimurtzetan,

Edozein har lukete etxola zainetan.

 

    Guti beraz balio kriket bizitzeak;

Lorerik ederrena galtzen fanitzeak;

Batere zuhur dena arratsaz orroitzen,

Goizeko iguzkian, ez sobra jostatzen,

Gaztetasunak labur ditu mugarriak;

Aitzinetik zuhurrak hartzen neurriak;

Begitako fitsekin, ez farfalatuko,

Zokhoetan zaurthua gero egoteko.

 

    Beztitzeko gustuak, herrunka bateau,

Galtzan ditu arimak, sarthuz lorepean;

Aphaintza sobraniek sarea dirute;

Begi onik zuhurrak nihoiz ez diote,

Jakina nolako den halako urrina,

Gorphutza dutenean uzten desegina.

 

    Nola beraz muthilak, buru duenean,

Eta andrea behar gidari etxean,

Harturen du neskatxa arin ikusia,

Irabaz ahal sosak khetan egorria?

Ohorezki ogia jan nahi duenak,

Ez soinean ematen irabazi denak:

Zer dohako jendeak ez diozan beira,

Ilkhi behar denean laneko bidera?

Hola eman duenak norbaiten begian

Irabazi guti du, jartzeko lorian;

Bizkarreko arropek ez ogi ematen;

Aitzitik bortz zorori hobena egiten.

Kopeta behar batek, korradurik gabe,

Ilkhitzeko kanporat, nola urre jabe,

Bi zangoen puntetan gorphutza luzatuz,

Doiean ingururat begiak hedatuz;

Jaunen bilha dabiltza, jaun izanen dute,

Bainan izenik haurrei emanen ez dute;

Segidan, ezin biziz, amak ibiliko

Nork dioten emanen haurrik bulharreko.

 

    Nihor guti herritik ilkhi gaztedeino;

Etxean egon bedi, arthotik dueino;

Utz bezate neskatxek moda segitzea,

Muthil tzarren ondotik berak ibiltzea;

Arimen aphaintzea, bethi da hobeko;

Hortik heldu ungia, ez xoilki geroko:

Bizi denari zuhur eta berthutedun

Etzaio eskasturen Jainkoganik lagun.

 

    Mintzatu naiz kriketez, ez hainitz delakotz,

Bainan bat ez izanik, hobeki delakotz;

Neskatxa Eskaldunak prezagarri dire;

Nihongo loren beldur, argitan ez dire.

 

aurrekoa hurrengoa