NAFARROA BEHERA
Nafarroa-Behera hasten Laphurditik,
Mendixketan hedatuz iguzki aldetik.
Donapaleio eta Garazi hiriak
Oihan artean dire agertzen liliak:
Bi errotor hautatu gidari baituzte;
Larraburu, Lantharet, izenak dituzte;
Ez aski izatea gorphutzen dohainak,
Baituzte mihiz ere urrezko pikainak.
Hedaduraz Baigorri herri handiena;
Sudun arnoz Larzabal naski joriena.
Jenderik gehiena biziki arin da;
Itsas aldetik harat ganbiantza bada:
Lurrak balu bezala hedatzen jendetan
Su hain gori duena bere mahastitan.
Halturan eskax dire gizon gehienak,
Eta guti aphaintzen dituzte errainak;
Etxeko jaunak berak xamarrekin dire,
Bertzetan jakaki hoik emazten baitire.
Etxetan ere ez da hainitz fantesia,
Kanpo ala barnetan kixkil lan guzia.
Nafarroa-Beherak izan du ohore;
Haurretan ez du izar eskas orai ere.
Beltzunzeren omena urrun da hedatzen;
Lore ederragoek Harispe beztitzen;
Bera egin da gizon, zorrik ez nihori;
Odola du ausarki gudutan ixuri;
Ohorezki du higan bere eskalera;
Etzaiote nihori sobra dela gora.
Franziako mareskal ez da Eskaldunik;
Harispe da bakharra hortaratu denik.
Prezatzen dute orok haren iguzkia:
Jainkoak dioela luzeki bizia.
Izena eman dio bere ilobari,
Dutey-Harispe denek maite dutenari:
Ungi dohako arras loratu izena,
Ez da-husu aurkhitzen holako gizona,
Dagenet izatu da luze deputatu;
Badu nihork bezenbat horrek izpiritu;
Lurreko itzuliek ez bezate izi;
Buru onek luzerat eramaten hauzi.
Anaia Isidor du, Laphurdi guzian,
Bidetan aitzindari, omen berezian.
Etxeberri premua izan da Parisen,
Deputatu egina entzunik solasen.
Irakutsi du bethi hainitz zuhurtzia;
Ez du hark aphalduko sorthu den herria.
Anaia du Parisen orai deputatu;
Frankeza, diru eta buruz da hautatu.
Hoik bezala Baigorrin Exauz zen sorthua,
Tursen arxaphezpiku gero higatua.
Haren jauregian da d'Abbadie jauna,
Xubero Arraztetik ethorki duena.
Ez dute Eskaldunek axkide hoberik;
Beldurtzeko ere da duten halakorik.
Larre garaztar bat da, Nafarroa goran,
Izatu aiphatua erregen denboran;
Izen horrek oraino dakharzke ohore.
Izan da deputatu Larraburu ere.
Garaziko seme da Sallaberri jauna,
Aphez orotan naski buru hoberena;
Baionako errotor etzen halakorik;
Ez dio gaizkiari ematen bakerik;
Edozein ifrentzutan nahi den agertu,
Haren mihi kolpeak jasan bebar ditu.
Lagun du Arbelbide, errotor khartsua,
Gaxtagiñen trionfaz bethi beldurtua.
Tokiari darraiko bainitz izpiritu;
Landerretxek pikainak handik bildu ditu;
Mauleon da errotor estimu handitan;
Loreak bil letzake herrunka orotan.
Ez dezaket izenda nor den seinalatzen,
Edo herri bakhotxak zein duen prezatzen;
Bidaxunetik hasiz higan Alduderat,
Eta Arnegin gaindi ethor Heletarat,
Sobra izen liteke bidean hartzeko;
Utziren ditut behin, gero ikusiko.
|