Kanta
AIREA: Bi sei liberako....
Kantabriako semek herrian itxiki;
Atzetarat gateaz miletan urriki;
Ez bedi beraz nihor urrunegi heda,
Jaio lekhua baino hoberik guti da.
Gogoa deusek ez du urrun arinduren,
Aita-amak ez dire nihoiz ikusiren,
Axkiden berri guti luzean aituren,
Hiltzen badire ankas, ezkilak ez joren.
Uda alderat lurra liliz estaltzean,
Goiz arratsen freskura aldizka sortzean,
Herria ez ikusiz bere baratzean,
Eskas baten asiki bethi bihotzean.
Urrungo erresuman herriz orhoitzea
Denboraren luzean arima zaurtzea,
Eta ezin ezezta haren arantzea,
Gizon bihotz dutenen bethi gurutzea.
Lokharri minak ditu gure sor-lekhuak,
Nor nahi arrailatzen hark egin oihuak;
Edozein oihanetan ditezen sorthuak,
Gizonek maiteago herri inguruak.
Aita beharren premu, zenbat laborari
Bizi direnak josiz hekin etxolari;
Jainkoak eman baitu beharren etxeri
Hainbertze arraizia nola tronueri!
Poetek erran dute, bethi bizitzeko
Ulizek zuelarik agintza zeruko,
Hauta eman zuela bere Ithakeko,
Izan gabe segura nihoiz ikusteko!
Herriarentzat dire biziak ematen,
Gerletako nekheak gogotik jasaten,
Errege axkideak sekulakotz uzten,
Aitzindariak urrun gorthetik egoten.
Zenbat gizon herritan gora aiphatuak,
Jainko batzuen pare bethi maitatuak,
Zaindu dituztelakotz bere sor-lekhuak,
Dixiadura handiz etsaiek hestuak!
Erromak ez ahanzten izanik Dezio,
Fabien arrazari besta egin dio;
Herriko ohorea deusek ez balio,
Esker gabek diote bethikotz adio.
Herri preziatua, aita-amen lurra,
Mendiek ez askiren harroken bulharra
Kondenatzeko bethi hazi duian haurra,
Uzten badu bethikotz hitan den tresora.
Sor lekhuko oihana lehoinak ez uzten,
Bere gerlen ondoan han loa egiten,
Mendez mende nihori khoroa ematen,
Mehe ala aisian errege egoten.
Pirenen bi aldetan Eskalduna sorthu,
Berrogoi mende huntan handik ez higitu,
Aitek utzi larreak bethi zaindu ditu,
Mendiak bezin sendo deusek ez airatu.
Ez da ez oraino hil Eskaldun odola,
Badaki mendietan handi izan dela,
Oinen peko alkhia aitekin duela,
Haren haurren artean bastartik ez dela.
Behar handi zenbeitez urrunerat gana,
Han bazaio ethortzen hiltzeko orena,
Herria du gogerat saltatzen zaiona,
Han ezin ehortziaz minik handiena.
Ez da odolik behar bihotz batzuetan,
Herria kausten dute toki guzietan,
Aita-amak ahanzten edozein sasitan,
Axkideak egiten berdin gaskoinetan.
Dugun bethi ohora Eskaldun herria,
Dugun bethi aitentzat izan itxikia;
Ez da baliosago Parisko hiria,
Hemen ehortzi zaiku arbaso guzia.
|