www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Eskaldunak
Jean Martin Hiribarren
1853

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Eskaldunac, Jean Martin Hiribarren (faksimilea). Auņamendi, 1971

 

aurrekoa hurrengoa

MUTHIKOAK

 

    Luze bera egon da mendez Eskalduna;

Bertzela etziteken berex nahi zena;

Hoita hamar hat urthe oraino duela,

Etziren ere haurrak, geroztik bezala,

Hama-hiru, hamalau urthe bethetzetan,

Edozein egunekin, zapatak zangotan.

Zaharrak gehiago nekhatzen badire,

Izerdi ithurriak bilhatzeko dire

Behar gabeko moda sorrarazietan,

Hala nola jateko sobraniozkotan.

Esnea, artho eta gasna herrikoak

Ez dire nihorentzat ezin bilduzkoak,

Eskalapoinak hartuz othe pikatzeko,

Eta zapatak utziz besta handitako.

 

    Badakitzat muthilak, hama-sei urthetan,

Etzutena zapatik ibili oinetan,

Eta lehen aldikotz hetaz gozatzean,

Loriaren loriaz ematen ohean.

 

    Eskaldun gehienak nekhez bizi dire;

Lanean lehertuak goizetik badire.

Arin dute arropa sorbalden gainean;

Oro sobra zaizkote xutik direnean;

Ezin jasan bertelak, ez eta buruko,

Bide edo lanerat abia orduko.

Ez dire negu hotzen beldur nihoiz ere;

Orthutsik elhurrean ikusiren dire,

Bildu gabe segidan neguko eztula,

Su gainean higatzen direnek bezala.

 

    Gaztedanik sobreki direnak handitzen,

Segidako nekheak ez ditu izitzen.

Burasoak dituzte ohore handitan;

Ez litezke biziren hekin higuintzetan;

Igandez kanpo gutik zarpan mokanesik;

Ephe eztiz bizkarra gehienek hasik;

Athorra eta galtzak hekin estalkia,

Arina, bainan, segur, zikhinek utzia.

 

    Zenbeit haurrek doiean dituzte ikhasten

Salbatzeko direnak bethi erakusten;

Halere ikus ohi nausi eskolako,

Duten denbora pixka heki bekhaizteko:

Liburu erdaretan dituzte itzatzen;

Deusere jakin gabe etxerat egortzen:

Zertako eman mintzo ezin ikhasia,

Doiean badu haurrak eskaraz astia?

Zertako Española, zertako Fransesa,

Haintzur lana denean biziko herresa?

Ikhas bedi orduan ungi katixima;

Ez da hobeki hazten erdaraz arima.

Astia duten haurrak buraso etxetan

Erdaldun egin bitez bere mintzoetan;

Badute bide hori hekin pagatzailek;

Ez detzakete traba jaun erakustailek:

Ikhas beza erdara duenak ahala;

Gauzetan ederrena da bethi eskola;

Bainan porrokatzea mintzo erdarazko,

Baliatzen da hirri egin-arazteko;

Ez dute halakoek behar iguriki

Urrezko itzaletan izatea toki.

 

    Badabiltza goizdanik batzuk ikhasteko;

Ez bezate sobra lan besarka aldiko:

Erdi jakinsun denak guti du balio;

Lasterregi du lanei erraten adio;

Alferkeriak ezin sorraraz ogia,

Beharko du asmatu zenbeit tzarkeria.

Bide zapatzaileak dire higingarri;

Holako bizi molde ez doha nihori.

 

    Ez dute gorritzeko buraso hainitzek,

Hekin haurrak ustelduz holako arantzek,

Dutelakotz jakindu lana erakusten,

Eta bide onerat jaiura ematen.

 

    Etxean ez badute haurrek gider onik

Guti aitzinaturen, eskolan egonik;

Errient ona baino hobe aita ona,

Haren meneko baita jaiura lehena:

Zimendurik ez badu etxeak izaten,

Alferretan paretak harginek egiten.

Ez du probetxos haurrak diru izatea;

Nola biltzen den hobe berak ikhastea;

Ez ikhastean aski erdara jauntzeko,

Oihu egiten lanek, gosea khentzeko;

Ikhasia ez huzkur jartzeko lanean;

Ohointza izaten da alferren menean.

 

    Ehun hiri badire, axola gabeak,

Gorriraz letzakenak Eskaldun semeak;

Guti balin badire erdaran trebatzen

Edo jakin bidean urrunat hedatzen,

Ez diteke igurik hainitz gehiago,

Baita gainerakotan behar handiago;

Lurretik bizi denak aski jakitea,

Baduela nekheak zeruko astea.

 

    Hamalau urthe dute muthilek adina,

Non baitzaite joaiten eskolako mina;

Handik goiti ahalke egotea alfer;

Murlazekin jartzea geroztik ez eder.

Badire bazterretan oihuz dagozenak,

Hedatzeko orotan argi jakinenak:

Balakite hainitzak nola bizi diren,

Aphalago luzkete bozak altxaturen;

Gauza bat ageri da, muthil Eskaldunak,

Ardiestean urthe handitzen dutenak,

Edozein lanetako gorphutz baduela,

Eta nihor berthutez nausi ez duela.

 

aurrekoa hurrengoa