www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Eskaldunak
Jean Martin Hiribarren
1853

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Eskaldunac, Jean Martin Hiribarren (faksimilea). Auņamendi, 1971

 

aurrekoa hurrengoa

    Gaitz guziek ez behar mainho itsasoko;

Minek galdetzen dute ur araberako.

Hurbil da beharrean Askain urez dena,

Zauri gehienentzat ixurki duena;

Egin arte karrosen bide hain beharra,

Higan diteke urez nahi bezen gora.

Askain ez da mendia, haste da goratzen,

Askubeak mendiei bidea du lotzen.

Ez Sar mendi arterat ikusteko Sara;

Ez begizta Larrundik beharean Bera:

Mendi oin guzia da ithurritan gaindiz;

Harat zohan eria omen bertze aldiz.

 

    Guti izan diteke ur hobeagorik,

Edatekoak dire Bordele utzirik;

Ez dire ithurriak dohain bardinekin,

Burdin eta sufrea sortzen zenbeitekin:

Sokhorriko paretan bada ithurria,

Negela sendatzeko bethi idekia:

Herriak mirikua izatean bere,

Ezin gabetua du menta arebere.

Bertze askok bezala, baluke beharra,

Doiean altxatu du oraino leihorra;

Hiru gerla tzarretan errea izana,

Lurrean gelditu da etxe gehiena.

Iragan mendea zen akhabo bezala,

Non biluzi baitzuten española zela;

Jende aisiakoa, gatheak emanik,

Egorri Franziarat, sabela arinik:

Han gosetez hil dire gure arbasoak,

Gaphoinez asetzean Kaskoin harrizkoak.

 

    Askaingo semek lehen bazuten gustua

Eta etzuten ere harroka burua.

Handik zen Sosiondo higan Baionarat,

Aphezpiku kadiran biziz argitzerat.

Haren zen Askubea, jauregi bethiko,

Hain ungi litekena aphezen biltzeko.

Uhaldeko seme zen Duhalde handia,

Sinan arima ketan kharrak ibilia.

Aiphamena utzi du mende orotako;

Haren dohainak horrek ez sobra beztiko.

Olhaberritako zen Berddes jenerala,

Eztuena bekhaizten gudutan odola.

Marzenekoak ziren Xurio anaiak

Hedatu nahigatik zenbeitek hedoiak;

Donibanen errotor hil da bat hetarik,

Imitazionea eskaraz utzirik:

Hori utziz anaiei, hill zen arraizian;

Segitu zuen berak arthoski bizian.

Laugarren liburua ez du hark itzuli;

Arrebari zioen hura utzi lili.

Anaia bat bazuten jesuista zena,

Bordelen theologal aiphatu izana,

Zeinarekin Tournely baitzen eskolatu,

Eta zeinak nausia baitu kopiatu,

Erraten zuelarik, izan balu bera,

Etzuela eginen liburu alferra.

Ager hadi, Xobadon, kaputxin handia,

Beaumont arxaphezpikuz ungi ikusia;

Hire mihia nahiz zenaren agertu,

Erregen predikari hinduen hautatu.

 

    Hamabortzgarren Luis zen behar handitan;

Inguruan zituen tzar guziak mentan:

Hek zuten, aisiakotz, Xobadon urrundu,

Eta errexago bat gortherat hurbildu.

 

    Parisen zen orduan Leczinski maitea,

Galdurik ethorria Polones gorthea:

Haren aitzinean zen Xobadon mintzatu,

Eta aditzaileak zituen gustatu.

Oinez zabilan bethi bide guzietan;

Erraten bazioten nihork aurkhitzetan,

Zertako etzen nahi ibili bertzela,

Ihardesten zioten Eskalduna zela.

 

    Paristik landa zuen minekin ikusi,

Dantza soka zutela Askainen ihesi:

Han arte igandetan, lerroan guziak,

Estaltzen zituztela plazako hegiak;

Ematen ziren xutik, bozkario jari,

Mokanesak hedatuz zaharrek gazteri.

Agure zaharrena jartzen zen buruan,

Erramuzko adar bat zuela eskuan;

Hark zuen lehenari mokanes hedatzen

Eta guziak ziren saltoka segitzen.

 

    Lehengo kaputxinek, zazpi urthe handiz,

Ibili behar zuten haintzurra izerdiz:

Urthe hek deitzen ziren bestiazko lanak;

Geroko zirelarik arimen pikainak.

Nola ez baitzen buruz Xobadon hortako,

Vaderat eman zuten lagunek hiltzeko.

Bordelen gerthatu zen pikandia hori

Eskaldun herritako lili lehenari.

Parlamentako jaun bat zuen axkidea,

Maiz hura mintzatzeko bazuen bidea:

Hark, ez ikusiz Klement, bere egunetan,

Errenkura hedatu lagun suspitxetan.

Beharrik zen mintzatu; ur eta ogian

Jadanik hil hurren zen komentu azpian.

Beldurrez zuten handik lasterka athera,

Eta utzi ageri axkiden gogora.

 

    Etzuen probinzial izan nahikatu,

Erromaratekoan hartako luzatu;

Aita Sainduak zion egin errenkura,

Gutiri zaiotena egiten ardura.

 

    Luzekisko mintzo naiz Askainen gainean,

Herritan maiterena garen orenean:

Bazohan Angeles bat Larrunat Serrestik;

Kurrida zuen besta mundurat geroztik;

Ikusi zuenean Askain bere salan:

Holakorik kaustea, zioen, bada lan!

Bainan higan zenean mendi gaineraino,

Eta bixta hedatu handik ziraueino,

Ikusten zituenez burua bethea,

Mingarri zitzaioen behiti jaustea.

Etzuen holakorik aurkhitu begiko,

Morthuan bildu zuen zer konda biziko.

Sarthu zen Askubean, aphezpiku lana,

Piramidek bezenbat iraunen duena;

Asko diru behar zen haren egiteko,

Ithurria menditik azpiz ekhartzeko;

Baratze berdintzea gosta da ederrik,

Nihongo etxek harri hala pikaturik,

Eskalerik Parisen ez da ederrago;

Haren harri pikatu desafioz dago;

Gardia portaletan zaldiz da ikusten,

Alferretan hainitzek zer den galdegiten.

Jauregiko nausia da Argellies jauna,

Guziek maite duten izpiritu ona.

Ximeldegian Daille bizi ohorezki;

Gutik haren agurra herrian izaki.

Bi jaun koinata hoiek badituzte haurrak,

Eme direnak nola buraso zaharrak,

Dohain bat bereziki hetan da prezatzen:

Giristino on dire guziak agertzen.

 

    Baldar aphezt Askainen Hirigoien handi,

Zuhurki dakharkena kargua aspaldi.

Aithortzen dute orok, herri gidatzeko,

Ez ditekela kausi hainitz hobeago.

Etxeberrian dago ezkontzaz joana;

Haraneder du lagun legeak emana:

Laborar¡ miraila Heuty Haraneder,

Buru gora non nahi dukeiena ager.

 

    Doxamendi maitea, maxtru ibilia,

Plazetxeberrian da b¡zi onhetsia.

Xardiet Luberriko berritan galdu da,

Prestu eta zuhurra, nihor balin bada;

Premua zuen hartu berekin untzian;

Biak suntsitu dire itsaso handian:

Ez dago aita hori behin ahantz¡rik,

Behar solegituak hartaz orroiturik.

Dukos bezen jakinik nihor ez herrian;

Hortakotz ez dario espantu mihian;

Bizi da, bere alde, Serresko etxean,

Distiraziz berthute agorten mendean.

 

    Gizon seinalatuak oraino badire:

Monsegur, Barrandegi, Durruti, Lapeire;

Hiru aphez ere bai; bat da Irulegin;

Ungi hainitz baituke hark non nahi egin:

Bihotz on batekin du hainitz arraizia,

Bozkario saindutan darama bizia;

Populu dohatsua errotor duena

Xemartin Grazi, izen ungi dohakona.

Ez da halturan gora, bainan da joria,

Bere eginbideri zuhurki josia.

Bigarrenak izena du Doihanbehere,

Bere sor tokiari diona ohore;

Baigorrin errotor gazterik jarria,

Ikus duke bakhotxak zer duen mihia;

Maina bezala, badu izpiritu zuhur;

Haren kantari ere eman zaio agur.

Hirugarren apheza bizi da Bardoitzen,

Piko hauk dituela nolazpeit moldatzen.

Ustez xede onetan, nahiz herriari

Geroan kausirazi orai zer den berri.

Badu arimen karga pisatzen diona;

Jainkoak bezo barkha hunelako lana,

Ankas badu egiten nihola gaizkirik,

Hula higatuz oren kurridei khendurik.

 

    Askaingo jendea da dozena bat ehun,

Muthilik orotarat ez baita berrehun:

Diruketa joan da deusetako zena,

Zenbeitek airaraziz buru zuhurrena.

Nondik nahi beiratuz, Eliza pulita,

Jendeari darraikon bezala koketa.

Biarritzko dorrea egin da Larrundik:

Etzuken harri hobe jautsaraz nihondik:

Harri bera Baionak zubiko hautatu:

Segurantzak harekin bethiko baditu.

Oxala balitz bethi harrizko galdea:

Ez da hasarre Larrun bethi ematea.

 

aurrekoa hurrengoa