www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Eskaldunak
Jean Martin Hiribarren
1853

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Eskaldunac, Jean Martin Hiribarren (faksimilea). Auņamendi, 1971

 

aurrekoa hurrengoa

MERKATUDUN HERRIAK

 

    Hasparnen egiten da merkatu handia,

Erran ere diteke Laphurdin nausia;

Nondik nahi jotzen du aziendak harat;

Badohake beharra metan hautatzerat,

Ez du tokiak egin merkatu omena,

Hertsiki ikusten da jende biltzen dena;

Bainan onak baitziren bethi herritarrak,

Lehia hartu harat tratante zuhurrak.

Sinhestean herririk ez da bobeago,

Jende guzia kasik ungiari dago;

Ez da jende xirxila, ergel halakoa,

Ahopaldi tzarrenez gaindia ahoa.

Sei mila arimetan sarthua delarik,

Lan liteke berexten sinheste gaberik,

Handiek erakusten bidea ungiko,

Higuinduz lehia tzar nihor trufatzeko.

 

    Buru gabeak dire beldurtzen direnak,

Ostrikatzeko gora tzar errankisunak:

Tzarrak ez du prezatzen nihoren ungia,

Barneko ithurritik dario mihia.

 

    Benedikatzeko da Garat Pikasarri,

Egin dituen ungiz bere herriari.

Izan du izpiritu eta khar zeruko,

Graziaren hazia lodi hedatzeko.

Kaperan ondoko du Aita Deiheralde,

Baitaki beharrentzat sosa nola galde:

Gizon saindu, khartsua, bertzen ungitzeko,

Ezdu bere burua hark urrikalduko.

 

    Komentu oro dire segida handitan,

Ungiaren bahiak menderen mendetan:

Muthikoak anaiek dituzte altxatzen;

Neskatilak serorek luzeki arthatzen,

Eri etxea bada deus ez dutenentzat,

Jendea ekharria behar guzientzat.

 

    Laborari etxeak joriak badire,

Zapatainak non nahi amakatzen dire;

Hainitzek herriz kanpo ontasun bilhatu,

Eta etxe ondoak ekharriz edertu.

Hirigoien anaiek beztitu herria,

Langilen gostuz eman hainitz arraizia,

Bildu badute sosa, jakindu hedatzen,

Araberan gutiek hanbat lan ibiltzen.

Jainkoak diotela, osasunarekin,

Grazia higatzeko egunak bestekin.

Dagerre, Zabaloa, español eginak,

Urrun dituzte jaten bere ontasunak;

Urreak balituzte herrirat ekhartzen,

Atsegin balukete herritar laguntzen.

Mirikuak badire aiphamen dutenak,

Mihiz bezala kaskoz ungi berreginak

Harriage, Durruti, zuen omen ona

Ingurutan izanen menden laudamena.

Donibarren Larralde hainitz da prezatzen,

Franxistegi Baionan perlatzat beiratzen.

Darthaiet bi anaia aphezak badire,

Maitagarri bezala, maitatuak dire;

Aphez hobe guti da bi Darraidu baino.

Mintzatu behar bada aphezez oraino,

Hordire, Kutelarre, Hiriart, Urruti,

Garat-Lorda, Landalde, Berho, Larramendi,

Eri, saindu, aberats, izpiritu dunak,

Bakhotxari emanez zor zaizkon dohainak.

Aphez maitenak dire Errekart, Fagalde,

Aspaldion errotor direnak bi alde.

Aiphatua izan da kantaz Bordaxuri,

Bazakien ematen gatza pikoeri.

Miriku den semeak ixitzen omen du;

Herriak prezaturen, deus agertzen badu.

Bakezko juie hil da gazte Sallaberri,

Ez baititake ager hobeago berri:

Makhurrik gehienak zituen xuxentzen,

Eta abokatentzat gaphoinak mehatzen.

Ondoko jarri zaio Harriage jauna,

Bakharra urrunean huts bethe zukena.

Jaun aphezpikuaren sekretario da

Franxistegi apheza, hauta nihor bada.

 

aurrekoa hurrengoa