www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Eskaldunak
Jean Martin Hiribarren
1853

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Eskaldunac, Jean Martin Hiribarren (faksimilea). Auņamendi, 1971

 

aurrekoa hurrengoa

BIDASOA

 

    Bidasoa Beratik doha itsasorat,

Franzia eskuin utziz iguzki alderat.

Sinhetsi behar bada aita Mariana,

Ur hori izan behar bi erresumena.

Badakit Garibaik zer duen erasi;

Adimendua behar ametsentzat nausi:

Ez duke Españolak Bidasoa bere,

Eta ez luke hori nahi behar ere:

Ageri du erdian irla aiphatua,

Aski errege handiz mugarri hartua;

Itsasotik arraina heldu da murruka,

Guziei da biltzea, zein gehiagoka.

Sarentzat direnean tokiak xuhurrik,

Hedatu behar dire elkhar aditurik.

Aski pirpira bada muga ingurutan,

Beldurrez behaztapa gardak ilhunbetan,

Eman gabe hauzoak elkharri harrika:

Bertzelako behar da Eskaldun fereka.

Egin bezate orok lainhoki  arrantza,

Guti balio luke eginik azantza:

Paris eta Madrilek egorriren jaunak,

Klikatzeko astiroz gizendu arrainak.

 

    Dohatsuago dire, Biriatu zolan,

Egin dezaketenak ixilik bere lan.

Izokin ala xarbo, zer nahi badute,

Azukre ala kafe han sortzen zaiote;

Kontrabanda ederrik badoha gainetik,

Ez dire urrats oro izokinen gatik.

 

aurrekoa hurrengoa