Sarako merkatuak guti du balio,
Azienda guziak ihes egin dio;
Behi bat dohanean, munduko gorena,
Harentzat izaten da plaza gehiena;
Besoak uztarturik, hari beira daude
Hauzotar alfer handi, merkatu axkide.
Etxerat ezin joan ilhundu artean,
Egoten ohi dire zozoen elhean.
Bainan herria baita Paristen hasia,
Botika zaio sortzen bethi gahasia.
Sal-erostale bada egun guzietan,
Merkatu ahanzteko hamabortz biltzetan.
Herri eder horri da ungi beiratzeko,
Nola egin behar den plaza beztitzeko;
Urthe guti duela etzuen argitzen,
Orai da julufraitzat bederen agertzen.
Bethitik izan ditu gizon aiphatuak,
Graduz bezala buruz baitziren hautuak:
Lahet aphezpikua, Labat-Juzan jakin,
Nahiz aria guti zuen aituekin.
Dornaletxe oraino ez da ahantzia,
Jenden oldez laburzko izana bizia;
Eriek dutenean ikusten halako,
Beldurra galtzen dute kolerak hiltzeko.
Izatu dire bi Dop, miriku handiak,
Batek Parisen ditu egin balentriak;
Bertzeak ehun herri itxikiz bizian,
Guzien othoitz onak bildu hilherrian.
Nihork ez du aditu beharra zuela
Egundaino hertsatu, diruaz zohala
Irabazia balu oro sar-arazi,
Hargain izan ziteken urrearen hazi;
Haren eskasa etzen aphur bat betheren,
Bizi ez balitzaio seme bat bederen,
Bi egorrietarik Parisko hirirat,
Erien solegitzen ungi ikhasterat.
Jainkoari esker da hura gutartean,
Ez duena aitari zorrik sendatzean.
Bertzela ere ditu eriak arintzen,
Hekin oinhazetarat denean hurbiltzen.
Lehen, lehen antzea du mirikuntzako,
Bihotza ere halto herri kantatzeko.
Dithurbide, miriku eta baldar-aphez,
Bere eginbidetan prezagarri doblez;
Sarak guti kondatzen holako lilirik;
Mikeleperitz duke hurbilenetarik.
Dihursubehere bat, Mixel deitzen dena,
Deraukat ingurutan buru hoberena
Josteta maite badu, segitzen badaki
Tratuko bere bide dakiena funski.
Costes, errotor onak hainitz du egiten,
Arima onek ere laguntza emanen
Neskatxen altxatzeko serorak badire,
Herriko beharrentzat prezatzen baitire.
Aza ilharrak dire Saran aiphatuak;
Hetaz dire egiten gorphutz hanpatuak;
Dutenean hetarik beretzat sobera,
Oihu egiten dute lainhoki hauzora.
Goietxek egin ditu herrian indiak,
Lo handian zaudela inguru guziak.
Hiribarren Baionan zaite seinalatu;
Eskolako bideak hark ideki ditu.
Harismendiko jauna Detxeberri deitzen;
Hartaz ungirik baizik nihon ez aditzen.
Ahideak baditu eskal-herrietan;
Elkhar iduri denek omen hautuetan.
|