www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Eskaldunak
Jean Martin Hiribarren
1853

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Eskaldunac, Jean Martin Hiribarren (faksimilea). Auņamendi, 1971

 

aurrekoa hurrengoa

GIPUZKOA

 

    Franziaren kontra da, mendebal aldetik,

Gipuzkoa ageri itsas bazterretik,

Errepira ederrik baitu bazterretan,

Hala nola lur guri herri guzietan.

 

    Jendea ere ez du gaxtoa, segurki;

Maitatu ez duena ibiltzea gaizki.

Ondarrabiak badu inguru harrasi,

Aspaldion zaiona arrailatzen hasi.

Oriok freskatzen du luzeki Tolosa,

Eskaraz deitzen zena lehen Ithurisa.

Urume ondarrean Donestia sortzen,

Etxe guzia bardin duela agertzen.

Ez du urrun Pasaia, portu hoberena,

Erran nezake kasik Europan lehena.

Bergara aiphatzen da ematen eskola,

Dohatua delakotz hiriak bezala.

Gipuzkoak izan du hainitz gizon handi;

Hekin handitazunaz bethi orhoit bedi;

Hori da bide ona gora hizateko

Eta omen garbiaz luze higatzeko.

Hango: san Inazio, lehen jesuista,

Bresilgo apostolu, Joseph Antxieta,

Muxiko kardinala, Sandobal, Aiardi,

Ubilla, Idiakez, aphezpiku handi;

Jauregi, Olozabal, Ibarra, Rekarte,

Arrese, Arteaga, Gabiri, Ugarte,

Jakin eta aituak ziren denborako;

Agirre, Borda, Isas, nausi eskolako.

Erregen sekretari: Hoa, Amezketa,

Aroztegi, Ibarra, Ipeñarrieta,

Gaztelu, Mendizorroz, Perez Elizalde.

Elorregi, Zabala, Zara, Larrunbide.

Jeneral izan dire: Lasa, Urkiola,

Zubiurre, Ibarra, Okendo, Zabala,

Otxoa, Arriaran, Eraso, Berritu,

Irigoien, Urdaire, Aranburu, Portu;

Garibai, Zamaloa, Isasti jakinak,

Utzi Gipuzkoari lore ederrenak.

 

aurrekoa hurrengoa