www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Eskaldunak
Jean Martin Hiribarren
1853

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Eskaldunac, Jean Martin Hiribarren (faksimilea). Auņamendi, 1971

 

aurrekoa hurrengoa

NESKATXAK

 

    Hamasei urthetarat badire hurbiltzen,

Neskatxa gehienak ohi abiatzen,

Behar dutela utzi haurreko bidea,

Eta hartu emazten traza seinalea.

Hasteko bere amei diote behatzen;

Hek bere miraildako dituzte hantatzen.

Nolako baita ama, alaba halako;

Gutiek ethorkia dute ukhatuko.

Ama baiñintz delakotz ungian jarririk,

Hainitz neskatxa dire hautatuetarik;

Goizdanik jarri dire beharren jakinsun;

Ez dute sorrarazi nihon errankisun.

Bakhotxak berea du bilduren ardura,

Hartuz orratza edo kanpoko haintzurra;

Etxe oneko denak, bere adinean,

Kideko zenbeiti da ezkontzen aldean;

Ez du trabarik nihon, aita duelakotz,

Muthilak galdetzean, deithu mihitakotz.

Aisiako ez bada, hari da lanean,

Bildu nahiz zenbeit sos ezkon aitzinean;

Hamar bat urthe bada zuhurki bizitzen,

Erdi ungi eskutan, errexki da jartzen.

 

    Kantatzen ohi dute Eskal herrietan,

Gose eta egarri, nihoiz ezkontzetan,

Ez dohazela ungi, bizi segidako;

Huna zer duten bethi gaztek kantatuko:

 

                Airea: Azpeitiko neskatxek

 

    «Neskatxa zoro, arin, buru gabekoa,

Zeren gainean duzu amesten khoroa?

Ohe bat izan gabe zokaz ezkontzerat:

Mingarri, denean mahain huts jaterat.

 

    »Zure lagun beharrak gorphutz ederra du;

Basoa errietan pare nihon ez du;

Sosik gabe sakolan badabil bestetan:

Ezkontzak othe du dirurik hazitan?

 

    »Haurrez estali eta hordia egarri;

Ostatutan bilhatzen barneko sokhorri;

Haurrak nigarrez eta ama gosez hila,

Gizonak ematen jakitzat makhila.

 

    »Neskatxa diruz arin, muthila alferra,

Ezkontzetan izaten mindegi lazkorra;

Herria dute laster eskailez betheko;

Haurrekin eskua berek hedatuko.

 

    »Ez dukenak bizia irabaz beretzat,

Emazte bat har beza etxeko laguntzat:

Baten orde, sei aho izanen hazteko;

Ezkontza orre da arthoz asetzeko!»

 

    Ungi nahi duenak ondoan aurkhitu,

Soinekotan dirua ez behar hondatu;

Zuhurra ez da bethi berritan estaltzen;

Girgileria ez du sobera maitatzen;

Badu Igandetako bere mantalina,

Eta hari darraikon, garbia den soina;

Bainan hartuz jakia, arthoz gehiago,

Ez du nahi ondoan egin meheago.

 

    Zuhurki den alaba bizi amarekin,

Hartu gabe bideak nihoiz ergelekin,

Gero ere ohi da kaskodun agertzen,

Eta ondorioa badaki gidatzen;

Gazterik bere eskuz bizitzen jakina,

Gutitan fundibitail, agerturen dena;

Ez dakienak gauzak zer dire gostatzen,

Ditu errexkienik, jostetan egortzen.

Ama langilen haurra, langile izaten;

Ikhasi bideari segida ematen.

Zer liteke ezkontzan alaba alferra,

Dirua dabilzana bethi burra-burra?

Soineko ederrenez bethi beztitzeko,

Etzuen hura nihork etxerat hartuko.

Guti ere balio neskatxa beharrak,

Errexk ibazterretan egilea zorrak;

Hanbat arthez, denbora bere duenean

Erakusten zer duken geroko bidean.

 

    Hainitz aldiz neskatxa dena-den egoten,

Eta ez ifernuan ezkontzaz ematen:

Oxala balituzte guziek asmuak,

Aitzinetik eginez bere arrimuak,

Iragan egunekin geroa ontzeko,

Edo ethorkizuna ez hirriskatzeko!

Guti balio luke hargatik urreak,

Ez balu berthuterik dirudun jendeak;

Deusik ez da dirua, arima tzarrekin;

Balios da neskatxa, bethi, berthutekin:

Arimako dohainak ez dire erosten,

Edo Kalifornian trebes atzematen!

 

aurrekoa hurrengoa